Erdainkuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erdainkuntza egina duen zakil bat, lasai eta tente dagoela.
Erdainkuntza egin gabeko zakil bat, lasai eta tente dagoela.

Erdainkuntza edo zirkunzisioa zakilaren prepuzioaren ebakitzea edo erauztea da, eta honen ondorioz zakil-mokoa agerian gelditzea. Erdainkuntzaren kausa ohikoenak erlijiosoak, kulturalak edo osasunekoak dira. OMEren arabera, 2006an munduko gizonetetik %30 erdaindua zegoen.[1] Zirkunzisio hitza latinetik dator eta ingurukoa (circum) moztea (cædere) esan nahi du.

Lehenengo deskribapenak labar-pinturan eta Antzinako Egiptoko hilobietan aurkitu dira.

Judaismoan erdainkuntza jainkoaren agindutzat hartzen da. Islamean, Koranean ez agertu arren, asko praktikatzen da eta sinestun gehienek sunnahtzat hartzen dute. Afrikako zenbait elizetan eta ekialdeko eliza ortodoxoetan ere tradizionala da.

Arazo etikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdainkuntzaren kontra daudenek zalantzan jartzen dute adin txikiko pertsona bati ernaltze-ehuna kentzearen baliozkotasun etikoa, eta haur-erdainkuntzak autonomia indibiduala urratzen duela eta giza eskubideak hausten dituela argumentatzen dute. Erdainkuntzaren alde daudenek, berriz, erdainkuntzak infekzioak saihesten dituela eta HIESAren hedapen abiadura murrizten duela argumentatzen dute.

Zenbait Osasun elkartek deritzote gurasoek seme-alaben interesen arabera erabakiak hartu behar dituztela, baina Britainia Handiko Mediku Elkartearen arabera, eztabaida dago auzi honen gainean. Britainiar medikuen elkartearen arabera, oro har "gurasoek zehaztu beharko lukete modurik hoberenean nola sustatu behar diren beraien seme-alaben interesak, eta gizartearen esku dago erabakitzea zein muga dituzten gurasoek beren seme-alaben izenean erabakiak hartzeko". Esaten dute gurasoen interesak eta seme-alabenak ezberdinak izan arren, gurasoek erabakiak hartzeko eskubidea dutela, nahiz eta, aldi berean, haiek ezin dioten uko egin medikuek seme-alaben hobe beharrez agintzen dutenari. Adin nahikoa duten haurrek beren kabuz erabaki dezakete. UNAIDSen arabera, erdainkuntza borondatezko kirurgia-prozedura da eta medikuek erdainkuntzari buruz ahalik eta informazio gehien eman behar diete gurasoei, erabaki libreak eta norberaren ustez egokiak hartzeko.

Batzuek argudiatzen dutenez, gaur egun erdainkuntza egin gabe sor daitezkeen osasun-arazoak gutxi dira, eta hauek gertatzen direnean, gehienetan beste modu ez hain gogorrean tratatu daitezke. Margaret Somerville, McGill unibertsitatearen zuzenbide, etika eta medikuntza zentroaren fundatzaile eta zuzendariak adierazten du adin txikiko haur bati erdainkuntza egin ala ez erabakitzea ez dagoela gurasoen esku, eta lan hori egin behar duten medikuek ez dutela jokatu behar beren balore etikoen arabera. Beste batzuek adierazten dute erdainkuntza oso mingarria dela, eta norbanakoaren baimenik gabe haur txikiei erdainkuntza ez terapeutikoa egiteak medikuntzan gobernatzen duten zenbait printzipio etiko hausten dituela.

Iritzi hauen aurka, beste batzuk gurasoen erabakiaren zilegitasuna eta ohitura edo tradizio kulturalak argudiatzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erdainkuntza Aldatu lotura Wikidatan