Edukira joan

Sistema erdipresidentzialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdi-presidentzialismo» orritik birbideratua)
Horiz, sistema erdipresidentzialistak.

Sistema erdipresidentzialista, erdipresidentzialismoa, demokrazia erdipresidentzialista edo errepublika erdipresidentzialista da sistema politiko parlamentario bat, non lehen ministroak eta presidenteak gobernuaren eguneroko eginkizunetan aktiboki parte hartzen duten. Alde batetik, ez da sistema parlamentario huts bat, presidentea herri bozketaren bidez hautatzen baita, eta ez baita ordezkari zeremonial huts bat. Beste aldetik, ez da sistema presidentzialista huts bat, ezta ere, lehen ministroaren kontzeptua baitago, eta hark erantzukizunak baititu gobernuaren arlo legegilearen aurrean.

Presidenteak eta lehen ministroak modu desberdinean banatzen dituzte botereak antolamendu politiko hau erabiltzen duten herrialde bakoitzean. Adibidez, Frantzian, presidentea atzerriko gaien arduraduna da, eta lehen ministroa, berriz, gai nazionalen arduraduna. Kasu honetan, baina, lehen ministroaren eta presidentearen arteko botere banaketa ez da aipatzen konstituzioan, baizik eta konbentzio politiko gisa ulertzen da. Finlandian, aldiz, frantses sistemaren eredura antolatua egon arren, botereen banaketa argi eta garbi adierazten da konstituzioan: «atzerriko politiketan lehendakaria da buru kabinetearekin lankidetzan».

Sistema erdipresidentzialistetan maiz gertatzen dira kohabitazio garaiak, hau da, lehen ministroa eta presidentea bereiz hautatuta eta alderdi aurkarietakoak izatea. Horri esker, alde batetik, sistema presidentzialistetan ohikoa den egiaztapen eta balantze sistema eraginkor bat sor daiteke; baina, aldi berean, boterean dauden bi alderdien artean tentsio politiko handia sor dezake.

Sistema erdipresidentzialistak dituzten nazio batzuk dira, besteak beste: Azerbaijan, Egipto, Finlandia, Frantzia, Pakistan, Portugal, Errumania, Errusia eta Taiwan. Austriak eta Irlandak, konstituzioen arabera, botere gehiago ematen diete presidenteei. Hala ere, presidenteek, tradizioz, ez dituzte erabiltzen, eta de facto funtzionatzen dute sistema parlamentario gisa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]