Erdi Aroko elizgizonen poesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Libro de Alexandreren orri bat.
Gonzalo de Berceoren Milagros de Nuestra Señora liburuaren orria.

Erdi Aroko elizgizonen poesia (gaztelaniaz: Mester de clerecía) Erdi Aroko literaturan apaizek eta elizginonek, hau da, formakuntza bat izan zuten pertsonek egiten zuten poesia da. Gizon horiek garaiko goi mailako ikasketak zituzten, Trivium baino altuagoak, garaiko oinarrizko irakaskuntza, Quadrivium parekoak. Ez ziren guztiak apaizak zeren eta baziren ere aitoren semeak, esaterako Petri II.a Lopez Aiarakoa, juduak, esaterako Sem Tob, edo musulmanak, esaterako Poema de Yuçuf testua idatzi zuen egile anonimoa. Modu batez, garaiko literatura kultua zen haiena. Kontzeptua Espainiako Literaturan erabiltzen da. Testu hauek gehienak XIII. eta XIV. mendekoak dira, baina badira gutxi batzuk XV. mendekoak. Liburu gehienek cuaderna via ahapaldia erabiltzen zuten. Ezagutzen den lehenengo lana Libro de Alexandre izan zen.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan daitezke ezaugarri batzuk:[2]

  • Egileak pertsona kultoak dira. Erretorika erabiltzen dute eta hiztegi kultoa erakusten dute, askotan latinetik hartutako hitzak erabiliz.
  • Gai nagusiak erlijiosoak eta historiografikoak, normalean beste iturrietatik hartutakoak, gehienetan latinez idatzitako liburuetatik. Ohikoa da helburu moralizantea.
  • Lanen helburuak hauek dira: delectare, docere eta movere, hau da, irakurlea entretenitu, irakatsi eta birtutera bultzatzera.
  • Lerro erregularretan idatzita daude, gehienetan hamalau silabetakoak, bi hemistikio eten batez banatuta. Koblakarien bertsoak heterometrikoak ziren, aldiz, neurri desberdinetakoak, irregularrak, hamar silabatik hamaseitara.
  • Errima kontsonantea erabiltzen zuten, zailena. Koblakariek, aldiz, errima asonantea nahiago zuten.
  • Egitura metriko nagusia tetrastrofo monorrimoa zen. XIV. mendean beste estrofa batzuk erabili zituzten ere bai, monotoniarekin mozteko, zejela esaterako.
  • Gertaera heroikoak eta epikoak oso arraroak ziren.

Dena dela, kritikari batzuentzat elizgizonen poesia eta koblakariena hain zehatz bereizi egitea artfiziala da erabat.[3]

Obra ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait kasutan ez dira lan osoak gorde, zatiak besterik ez: Cantar del rey don Alonso, Alfontso X.a Gaztelakoa eta Antso IV.a Gaztelakoa arteko gatazkei buruzkoa, Oficio de la Pasión, Horas del Espíritu Santo, Gozos de la Virgen eta Oración a Santa Magdalena, guztiak XIII eta XIV. mendekoak. Beste batzuk, nahiz eta erreferentziak ezagutu, galdu egin dira. Ondoren, zerrendan, gaur egun osoak gordetzen direnak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.vallenajerilla.com/berceo/deyermond.htm
  2. [1] Francisco Rico, «La clerecía del mester», Hispanic Review, 53. liburuki, 1.zk. (1985eko negua), 1-23 or.
  3. https://webs.ucm.es/info/especulo/numero42/dejuglar.html

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]