Edukira joan

Erdialdeko Serbia

Erdialdeko Serbia
Datu orokorrak
Motalurraldea eta statistical region of Serbia (en) Itzuli
Azalera55.968 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak44°49′14″N 20°27′44″E / 44.820555555556°N 20.462222222222°E / 44.820555555556; 20.462222222222
Estatu burujabe Serbia

Erdialdeko Serbia[1] (serbieraz: Централна Србија / Centralna Srbija), baita benetako Serbia (ужа Србија / uža Srbija) ere deitua, Serbiako eskualdea da, iparraldean Voivodina eta hegoaldean Kosovo (Kosovo eta Metohia) dituena. "Erdialdeko Serbia" hitzarmenezko toponimo bat da, ez da inolako banaketa administratiboa.

Ikuspegi zabal batetik, egungo Serbiaren nukleo historikoa da, Serbiako Iraultza (1804–17) eta Otomandar Inperioaren aurkako gerren ondorioz sortu zena. Hurrengo mendean, Serbia epeka-epeka hegoalderantz zabaldu zen: hegoaldeko Serbia, Kosovo, Sandžak eta Vardar Mazedonia beregantu zituen. 1918an – Montenegrorekin eta Danubio eta Savaren mendebaldean zeuden Austria-Hungariako eskualdeekin (Voivodina) bat egin zuenean – Jugoslaviako Erresuma eratu zuen. Egungo mugak Bigarren Mundu Gerra eta gero finkatu zituzten, Serbia Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barneko errepublika bilakatu zenean, Kosovo eta Voivodina bere probintzia autonomoak izanda.

Erdialdeko Serbiako eskualde geografiko nagusiak honakoak dira: Šumadija, Mačva, Timočka Krajina, Pomoravlje, Podunavlje, Posavina, Podrinje, Zlatibor eta Raška.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barrutia Azalera (km²) Biztanleria
(2011)
Hiriburua
Belgrad
Belgrad3.2271.659.440Belgrad
Šumadija eta Mendebaldeko Serbia
Mačva3.264298.931Šabac
Kolubara2.474174.513Valjevo
Moravica3.016212.603Čačak
Zlatibor6.142286.549Užice
Šumadija2.387293.308Kragujevac
Pomoravlje2.614214.536Jagodina
Raška3.922309.258Kraljevo
Rasina2.664273.247Kruševac
Hegoaldeko eta Ekialdeko Serbia
Podunavlje1.250199.395Smederevo
Braničevo3.865183.625Požarevac
Bor3.510124.992Bor
Zaječar3.623119.967Zaječar
Nišava2.727376.319Niš
Pirot2.76192.479Pirot
Toplica2.22991.754Prokuplje
Jablanica2.770216.304Leskovac
Pčinja3.520159.081Vranje

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria. Estilo Liburua. (kontsulta data: 2010-10-14).
Geografia
Serbia
Artikulu hau Serbiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.