Erdibiko esaldiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erdibiko esaldiak, ingelesez Garden path sentence, gramatikalki zuzenak izanik, esanahi anbiguoa edo nahasia duten esaldiak dira. Horrela, hasieran, esanahi bat duela ematen du baina amaieran agertzen den beste elementu batek dena zalantzan uzten du.

Modu batez hartzailea engainatuta sentitzen da. Esaterako, Anderrek goizean irakurri duen liburua lapurtu dute liburutegian. Zer lapurtu dute? Anderren liburua edo liburutegian zegoen Anderrena bezalako liburua? Hartzailearen buruak errazena ematen duen esanahia interpretatu egiten du baina gero hori ez dago hain garbi. Ondo ulertzeko esaldi osoa irakurri behar da, askotan behin baino gehiagotan. Esaldi hauek anbiguotasun handia erakusten dute. Askotan esaldia gaizki idatzita bezala uler daiteke.[1] Esaldi hauek hartzailea irteerarik gabeko bide batera eramaten dute.

Adinaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa desberdinen arabera zahartzaroarekin batera horrelako esaldiak ulertzeko ahalmena gutxitu egiten da[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

̈(Gaztelaniaz)ːIkuspuntu psikologikoa.[Betiko hautsitako esteka]