Erdiko bokal ireki ez biribildu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdiko bokal ireki ez biribildu
ä
NAF zenbakia304.415
Kodetzea
X-SAMPAa_" eta a

Erdiko bokal ireki ez biribildua, bokal soinu mota bat da, ahozko hizkuntza askotan erabiltzen dena. Nahiz eta Nazioarteko Alfabeto Fonetikoak aitzineko [a] eta atzeko [ɑ]ren arteko hots honentzako ikurrik ez izan, [a] ikurraren bidez irudikatu ohi da. Zehaztasunez transkribatu nahi denean, [ä] transkribatu daiteke, zentralizazio diakritikoa erabiliz. Edonola ere, aitzineko eta erdiko bokal irekien arteko ezberdintasuna zaharkitutako teoria fonetikoen ondorioa dela argudiatu izan da. Honen arabera, [a] bokal kardinala bokal ireki bakarra izango litzateke, [ɑ] ia-irekia izango litzatekeen bitartean, [æ] bezala.[1]


Transkribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko bokal ireki ez biribildua irudikatzeko ⟨a⟩ erabiltzea ohikoa da, ⟨æ⟩ baliatuz aitzineko bokal irekiarentzako. Sinologian ⟨ᴀ⟩ (A letra larri txikia) erabili izan da hots honentzako. Hala ere, Nazioarteko Fonetika Elkarteak ikur honen erabilera ofizialki onartzearen aurka bozkatu zuen 1976, 1989, eta 2012an.[2][3][4]


Bokalak
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak
Aldatu Aitzineko Erdi-aitzineko Erdiko Erdi-atzeko Atzeko
Itxi
Blank vowel trapezoid.svg
i • y
ɨ • ʉ
ɯ • u
 • ø̞
ɪ • ʏ
• ʊ
e • ø
ɘ • ɵ
ɤ • o
ɪ̈ • ʊ̈
ɤ̞ • 
ɛ • œ
ɜ • ɞ
ʌ • ɔ
ɐ • ɞ̞


ä • ɒ̈


a • ɶ
ɑ • ɒ
Ia-itxi
Erdi-itxi
Arteko
Erdi-ireki
Ia-ireki
Ireki
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan,
eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko bokal ireki ez biribilduak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere garaiera irekia edo baxua da. Honek esan nahi du mihia ahoaren sabaitik urrun kokatzen dela, hau da, ahoaren behealdean.
  • Bere atzekotasuna erdikoa da. Honek esan nahi du mihia ahoaren erdialdean kokatzen dela, aitzineko bokalen eta atzeko bokalen erdibidean. Honek aitzineko bokal irekiak (erdiko baxuak) barne hartzen ditu, mihiak ez duelako bokal arteko eta itxien (altuen) kasuan duen malgutasuna. Aitzineko bokal irekien eta erdiko bokal irekien arteko ezberdintasuna aitzineko bokal itxien eta erdiko bokal itxien arteko ezberdintasunaren antzekoa da, edo erdiko bokal itxi eta atzeko bokal itxien artekoarena.
  • Bere biribiltasuna ez biribildua da. Honek esan nahi du ezpainak ez direla biribiltzen.


Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahozko hizkuntza askok bokal ireki ez biribilduren bat dute. NAF-ak aitzineko eta erdiko bokal ireki ez biribilduak adierazteko [a] erabiltzen duenez, ez da beti argi geratzen hizkuntza jakin batean bata edo bestea baliatzen den. Halere, ez dago argi bien artean desberdintasun handirik dagoen.

Linburgeraren Hamont-Achel dialektoan guztiz ezohikoa den aitzineko, erdiko eta atzeko bokal ireki luzeen arteko oposizioa deskribatu izan da.[5]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lindsey, Geoff. (2013-03-27). «The vowel space» english speech services (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. (Ingelesez) J. C. W.. (1976-06). «The Association's Alphabet» Journal of the International Phonetic Association 6 (1): 2–3. doi:10.1017/S0025100300001420. ISSN 0025-1003. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  3. (Ingelesez) «Report on the 1989 Kiel Convention: International Phonetic Association» Journal of the International Phonetic Association 19 (2): 67–80. 1989-12 doi:10.1017/S0025100300003868. ISSN 0025-1003. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  4. (Ingelesez) Keating, Patricia A.. (2012/08). «IPA Council votes against new IPA symbol» Journal of the International Phonetic Association 42 (2): 245–245. doi:10.1017/S0025100312000114. ISSN 1475-3502. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  5. (Ingelesez) Verhoeven, Jo. (2007-08). «The Belgian Limburg dialect of Hamont» Journal of the International Phonetic Association 37 (2): 219–225. doi:10.1017/S0025100307002940. ISSN 0025-1003. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]