Erdoilaren gerrikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erdoilaren gerrikoa (ingelesez Rush Belt) AEBtako industria eremua osatzen duen eskualde bat da. Industria eremu hau honako estatu hauek osatzen dute:

Kanadako industria eremuak honako hiri hauek barne hartzen ditu: Hamilton, St. Catharines eta Windsor.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde honek industriagune gisa gorakada izatearen arrazoia Mendebaldeko Virginia, Tennessee, Kentucky eta Pennsylvania estatuetako ikatz mehatzen hurbiltasunari zor die. XIX. mendean inmigrazioaren fluxu handiak biztanleriaren areagotzea ekarri zuen, Aintzira Handien bidezko ibai garraioak berarekin bat eskualdearen garapena ekarri zuelarik. Eskualde hau herrialde osoan trenbidea izaten lehenetarikoa izan zen.

Manufakturen gainbehera hau globalizazioak eta merkataritza askearen inguruko nazioarteko akordioen orokortzeak sorrarazi zuten. Gutxiago aipatu ohi diren beste eragile batzuk AEBtako garraioa eta barne eredu migratorioen ezartzeak izan ziren. Honela bada, nahiz eta gaur egun energia eta lehengai iturrien hurbiltasuna hain garrantzitsua ez izan, manufakturen gaineko inbertsioaren zati bat herrialdearen barnean soldata baxuagoak dituzten estatuetara lekualdatu da, hots, Eguzkiaren Gerrikoa edo Sun Belt deritzon eremura. Aintzinako Manufacturing Belt (Manufakturen Gerrikoa) eremuaren krisia eta gainbeherak Rust Belt (Erdoilaren Gerrikoa) izendapena askoz ere hedatu eta ezagunagoa izatea ekarri du.

Desindustrializazioaren eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desindustrializazioak eragin handien izan duen estatua Michigan izan da. Azken 30 urtetan Detroit hiriak bere biztanleriaren erdia galdu zuen, krimen kopuruaren areagotze handi batekin. 2007ko abuztuan %7,4az Michigan estatuak AEBtako langabezia tasa handiena zuen. Detroit hirian langabezia tasa %14 inguruan zegoen, biztanleriaren heren bat txirotasunean bizi zelarik.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • American Steel, Richard Preston (1991), Prentice Hall. ISBN 0-13-029604-X
  • Images of the Rust Belt, James Jeffery Higgins (1999), Kent State University Press. ISBN 0-87338-626-4
  • Industrial Sunset, Steven High (2003), University of Toronto Press. ISBN 0-8020-8528-8
  • People and folks: gangs, crime, and the underclass in a rust- belt city, John Hagedorn and Perry Macon (1988), Lake View Press. ISBN 0-941702-21-9
  • Reorganizing the Rust Belt, Steven Henry Lopez (2004), University of California Press. ISBN 0-520-23565-7
  • Revival in the rust belt, Daniel R. Denison and Stuart L. Hill (1987), University of Michigan Press. ISBN 0-87944-322-7.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]