Eremu (fisika)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau fisikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eremu (argipena)».

Fisikan, eremua espazioan zehar puntu batetik bestera balio desberdinak agertzen dituen magnitude fisiko baten banaketa espaziala da. Matematikoki eremuak funtzio baten bidez definitzen dira. Grafikoki magnitude bereko lerroen bidez adierazten dira; lerroek magnitudearen balio aldaketaren norabidea eta noranzkoa ematen dute.

Hasiera batean, eremu kontzeptua fisikako zenbait indarrek (grabitatorioa, elektrikoa eta magnetikoa) distantziaren arabera duten eragina hobeto azaltzeko asmatu zen (indar eremua), baina ordutik beste arlo batzuetara ere zabaldu da, hala nola tenperatura aldaketak, solido baten barneko tentsio mekanikoak, uhinen hedapena eta abar deskribatzeko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eremu (fisika)