Eremu hurbileko komunikazio
Eremu hurbileko komunikazioa ingelesez Near Field Comunication (NFC) deritzona distantzia oso txikietan ematen den komunikazioan oinarritzen den teknologia da. Honek bi gailu eramangarri ezberdinen arteko informazio trukaketa burutzea du helburu. Irrati-komunikazioan oinarritzen den teknologia honek, transakzio sinpleak, eduki digitalaren trukaketa edo bi gailu elektronikoren arteko konexioa erraztasunez gauzatzea ahalbidetzen du. Teknologia hau bateragarria da jada existitzen diren ehunka kontaktu-gabeko etiketa ezberdinekin. NFC teknologia, RFDI teknologian oinarritzen da, teknologia hau beregain hartzen dituen komunikazio era ezberdinen barnean kokatzen da. [1] .
Irrati Frekuentzia bidezko Identifikazioa (RFID)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irrati Frekuentzia bidezko Identifikazioa edo RFID (Radio Frequency Identification) teknologia irrati frekuentzia bidez elementuen identifikazio prozesua arautzen duen teknologia da, NFC bere barnean kokatzen dena.[2] Ohikoa izaten da NFC teknologia RFID teknologiatik kanpo edo honen pareko maila batean kokatzea NFCk azken urteotan eduki duen garapenarengatik, baina izatez, RFID teknologia barnean kokatzen den azpisail bat da NFC. Teknologia hau 10 cmra mugatzen da eta frekuentzia altuen bandan (HF, Hight Frecuency) egiten du lan.[3]
Teknologia hau zabala da oso, bere barnean frekuentzia banda oso zabala eta protokolo ugari barnebiltzen ditu.
Irakurlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakurlea mikrokontrolagailu eta antena batean oinarritzen da normalean eta bere funtzionamendua indukzio elktromagnetiko printzipioan oinarritzen da. Eremu elektromagnetiko bat mantentzen du bere inguruan etiketa bat hark sortutako eremura gerturatu bitartean, etiketaren bat nabaritzean haien arteko informazio elkartrukeari hasiera ematen dio.
Jomuga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jomuga ohikoena eranskailu baten itxura duten etiketa deritzona da. Hauek pasiboak edo aktiboak izan daitezke, jokabidearen arabera.[4]
Etiketa pasiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etiketa hauek dira ohikoenak, hauek ez dute haien barnean inongo energia iturririk eta aski zaie Irakurlearen eremu elektromagnetikoan jasotzen duten energia funtzionatu ahal izateko. Aktiboak baino eragiketa sinpleagoak egin ditzaketen arren, hainbat eragiketa sinple egin ditzake, identifikazioan oinarritutako aplikazioetarako aproposak izan ohi direnak. Horretaz gain, ez dutenez enerjia ornitzailerik, haien hautemate esparrua murritzagoa da.[5]
Etiketa aktiboak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etiketa mota hauek energia iturriren bat edukitzen dute haien barnean. Pasiboek baino iritsiera ahalmen handiagoa dute eta elkartrukatu dezaketen datu kantitatea handiagoa da. Hala ere, pasiboak baino garestiagoak direnez eta bateria baten menpe daudenez ez dira oso ohikoak eta aplikazio oso zehatzetarako besterik ez dira erabiltzen.[6]
NFC Teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eremu Hurbileko Komunikazioa RFDI teknologia barnean kokatzen den komunikazio motari deritzo. Hau 10 cm-ra mugatzen da eta HF (High Frecuency) frekuentzia esparruan lan egiten du. Teknologia honek 13,56 MHzko frekuentzian funtzionatzen du ISO/EIC 18000-3[7] protokoloari jarraiki eta 106 kbits/s-ko edo 424 kbits/s-ko abiadura bitarrean egiten lan. NFC RFDI teknologia bezala, irakurle eta jomuga batez osatua dagoen komunikazio batean oinarritzen da. [8]
Funtzionamendua:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NFC teknologiak bi gailu ezberdinen arteko informazio trukaketa du helburu eta hau egin ahal izateko hiru eginbehar bereiz daitezke:
- NFC irakurleak jomugarekin kontaktatu behar du informazioa bertara bidali ahal izateko, horretarako Irrati Frekuentzia modulatzen du.
- NFC irakurleak NFC jomugatik datorkion informazioa irakurri behar du, ondoren eragiketak egiteko baliatuko du datorkion informazioa.
- NFC teknologian etiketa pasiboak besterik ez daudenez, Irakurleak jomuga aktibatzeko behar besteko energiaz hornitu behar du etiketa. Honek etiketak txikiak izatea ahalbidetzen du, bertan inolako energia iturririk ez baita gehitu behar. Horretaz gain, teknologia hau kontaktu gabeko bateriak hornitu ahal izateko ere erabiltzen da etiketen printzipio berdinean oinarrituz.[9]
NFC Irakurlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NFC irakurleak RFDI irakurlearen funtzionamendu antzekoa du. Hau antena batez, eta mikrokontrolagailu batez, gutxienez, osatuta egon ohi da. Irakurle honek ordea, hainbat era ezberdinetan joka dezake NFC komunikazio baten kasuan. Honen jokatzeko moduek zerikusi zuzena dute gaur egun teknologia honek hartu duen paperarekin, izan ere smartphonetan ikusi ohi da gehienbat.[10]
Irakurri/Idatzi modua:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohiko irakurle baten funtzionamendua litzateke hau, kasu honetan NFC irakurlea etiketa batekin jarriko litzateke kontaktuan eta hark kontrolatuko luke komunikazioa. Txartel bat irakurtzerakoan emango litzatekeen eragiketa da hau.
Jomuga portaera:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasu honetan etiketa bat balitz bezala jokatuko luke NFC irakurleak, beste Irakurle batek irakurtzen duen bitartean. Kasu hau litzateke mugikorrek txartelak ordezkatzearen arrazoia.
P2P (Peer-to-Peer) modua:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modu hau NFC irakurle bat beste batekin kontaktuan jartzean erabiltzen da. Kasu honetan biek irakurle gisa edo maila bereko gailu gisa ematen dute informazio trukaketa. Datu transferentzia modu erraz batean ematen denez oso baliagarria da gaur egungo mugikorretan.
Kontakturik gabeko bateria kargatu:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modu hau nahiko berria da eta honen garapena fintzen ari da gaur egun. NFC teknologiak, komunikazioaz gain energia transferentzian oinarri den teknologia izanik baliabide ezberdinak garatzen ari dira, haien artean, bateria elkarbanatu dezaketen mugikorrak edo kablerik gabeko hornitzaileak topa daitezke.[11]
NFC Jomuga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NFC Jomugak RFID jomugen antzekoak dira, kasu honetan ere aktiboak eta pasiboak badiren arren, pasiboak dira ohikoenak eta gehien ikus daitezkeenak. Hauek indukzio elektromagnetiko printzipioaren bitartez eskuratzen dute lan egiteko behar duten energia irakurletik nahikoa gertu daudenean.[12] Jomuga hauek irakurleak irakurtzen duen informazioa gordetzen dute, eta lau mota ezberdinetan banatu daitezke haien abiadura bitarraren eta memoriaren tamainaren arabera.[13]
Tag 1 Type
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tag 1 Type etiketa motak ISO14443A estandarrean[14] oinarritzen dira. Hauek irakurketa eta berridazketa ahalbidetzen dute baina erabiltzaileak irakurketara bakarrik muga ditzake. 96 byteko memoria du nahikoa dena web-orri baten URLa edo datu kantitate txikiak gordetzeko. Memoria hau, hala ere, 2 kbytera hedatu daiteke. 106kbits/s-ko abiaduretan burutzen du komunikazioa. Mota honetako etiketak sinpleak eta merkeak dira oinarrizko NFC aplikazioetarako baliagarriak.
Tag 2 Type
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tag 2 Type motako etiketak aurrekoak bezala ISO14443A estandarrean[14] oinarritzen dira. Tag 1 Typen portaera oso antzekoa dute. Irakurri eta berridazteko eginak dauden arren erabiltzaileak hau alda dezake irakurtzera mugatuz. Hala ere, mota honetako etiketek memoria handiagoa dute 48 bytetakoa eta aurrekoaren antzera 2 kbytetara hedatu daiteke. Komunikazio abiadura handiagoa dute 106 kbit/s-ko abiaduran egiten ohi du lan.
Tag 3 Type
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tag 3 Type etiketak Sonyren FeliCa[15] identifikazio sisteman oinarritzen dira. 2 kbyteko memoria dute eta 212 kbit/s-ko komunikazio abiaduran egiten dute lan. Sonyk garatutako identifikazio sistema honek eragiketa konplexuagoak egiteko aukera ematen du, baina prezio altuagoa du beste etiketekin konparatuz.
Tag 4 Type
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tag 4 Type motako etiketak bateragarriak dira ISO14443A eta B estandarrekin.[16] NFC etiketa hauek aurretik konfiguratuta daude eta irakurtzeko soilik, edo irakurri eta berridazteko izan daitezke. Hauek 32 kbyteko memoria dute eta hauen komunikazio abiadura 106 kbit/s-ko eta 424 kbit/s-koren artean dago.
Beste teknologiekiko konparazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aririk gabeko teknologia ezberdinak daude gaur egun merkatuan, pixkanaka kablean oinarritzen diren teknologiak ordezkatzen doazenak. Distantzia ezberdinetan oinarritzen diren arren, gehienek energia iturri baten beharra dute funtzionatu ahal izateko. Horrez gain, normalean halako distantzien arteko komunikazioa ezarri ahal izateko, komunikazioan parte hartzen duten bi gailuen arteko konfigurazio minimoren bat eman beharra dago. WI-FI edo Bluetooth teknologiak dira honen adibide.[17]
NFC teknologia, aldiz, distantzia txikietan oinarritzen da. Informazio trukaketa denbora oso laburrean burutzen du eta eragiketa sinpleak egitean oinarritzen da. Gainera, oso distantzia txikietan ematen den komunikazioa denez, segurtasunari dagokionez oso sendoa da. Ezaugarri hauek identifikaziorako, ordainketetarako edo beste informazio trukaketetarako ezin hobea bihurtzen dute.[18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «What Is NFC?» NFC Forum (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Diferencia entre NFC y RFID» Mundo NFC 2012-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ (PDF) Electronica Estudio. (Noiz kontsultatua: 2015eko iraila.).
- ↑ (Ingelesez) Pontius, Nicole. (2017-04-07). «What are RFID Tags? Learn How RFID Tags Work, What They're Used for, and Some of the Disadvantages of RFID Technology» Camcode (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «RFID Tag - Active and Passive RFID Tags & Their Working» components101.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ (Ingelesez) «Active RFID vs. Passive RFID: What's the Difference?» RFID Insider 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
- ↑ (Ingelesez) 14:00-17:00. «ISO/IEC 18000-3:2010» ISO (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ (Ingelesez) Near-field communication. 2019-11-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ (Ingelesez) «About the Technology» NFC Forum (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «Etiquetas NFC» www.bq.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «Wireless Charging: NFC Can Charge Your Gadgets! | iGotOffer» iGotOffer Blog 2019-01-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ (Ingelesez) «What's an NFC tag?» HowStuffWorks 2012-03-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).
- ↑ «NFC Tags | NFC Tag Types | Electronics Notes» www.electronics-notes.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).
- ↑ a b (Ingelesez) 14:00-17:00. «ISO/IEC 14443-1:2018» ISO (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ «Sony Global - FeliCa - Overview of FeliCa - What is FeliCa ?» www.sony.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ (Ingelesez) What are the differences between ISO 14443A, 14443B and C proximity coupling smart cards? – NFC tag,rfid chip and pvc card supplier. (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cómo se compara NFC con otras tecnologías» Nextecno 2018-12-17 (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) BBVA. (2017-11-22). «Los pagos por proximidad con el móvil (NFC), más que una realidad» BBVA NOTICIAS (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The History of RFID (https://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/1549751) - IEEE zientzia aldizkarian argitaratutako artikulua RFIDren garapen historikoa lantzen. (ingelesez)
- Performance limitations of passive UHF RFID systems ( https://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/1710704) - IEEE zientzia aldizkarian argitaratutako artikulua RFIDren etiketei buruz. (ingelesez)
- NFC tags associated with location (https://patents.google.com/patent/US9246555B2/en) - NFC etiketak posizioa zehazteko teknologia gisa erabiltzeko patentearen informazioa. (ingelesez)
- Sony Felica
- Mifare RFID/NFC tags
- NXP semiconductors