Erendis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Erendis, quenya hizkuntzez "Emakume bakartia" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Erendis, Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanean agertzen da, Aldarion eta Erendis: marinelaren emaztea historiako protagonista bezala.

Erendis, Beregarren (Bëorren etxekoa zena) eta Nunethen alaba da. Bere edertasuna, ia elfoenaren parekoa zen, bere familiako ohiko ile ilun eta begi grisekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Numenorreko Tar-Meneldur erregearen semea zen Aldarionez maitemindu zen, hau, oinordeko bezala izendatzen zen ospakizunean. Une honetatik aurrera, Almarian erreginaren segizioko zati izatera pasa zen. Denbora luzez egon zen Aldarionen zain honen bidaia luzeetan, baina hau ez zen Erendisekiko zuen maitasunaz ohartu, hau, oiolariëa eramatera arriskatu zen arte, Meneldur erregeak, hau, Errege Etxeko kide ziren emakumeei debekatu ondoren.

Bidaia honetatik itzuli ondoren, Aldarionek diamante bat oparitu zion esker on gisa. Zilarrezko saretxo batean sartutako diamante hau, ondoren, Erendisek, bere ezkon opari bezala hartu zuen. Honen ondorioz, Erendis, Tar-Elestirnë (Bekoki izartuaren neskatxa) bezala ezagutua izan zen.

Aldarionen beste bidaiaren baten ondoren, ezkondu eta alaba bat izan zuten, Tar-Ankalimë deitu zutena, eta Numenorreko erreginen artean ederrenatzat hartua izan zen Tar-Mirielen ondoren. Ankalimëk 4 urte zituenean, Aldarion beste bidaia batera joan zen, baina itzultzen denbora gehiegi eman zuen eta Erendisek hau ez zion barkatu. Meneldurrek Emerië eskualdean oparitu zion Etxe Zurira bizitzera erretiratu zen, eta han hazi zuen bere alaba.

Aldarionek, Erendisekin zuen harremaneko arazo guztiak, leinu diferentziaren ondorio bezala uste izan zituen, Erendisen bizitza laburragoa baitzen Elrosen leinukoa ez izateagatik. Honegatik, ordutik aurrera, Numenorreko errege eta erreginak, soilik Elrosen leinuko norbaitekin ezkon zitezkeen.

Erendis, itota hil zen Eguzkiaren Bigarren Aroko 985. urtean, Aldarion beste bidaia batera joan zela jakindakoan eta honen nostalgia sentitzean, ezkutuan Emeriëtik irten ondoren Romennara iritsi zenean.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esaten denez, Numenorreko erregeek (eta ondoren Gondorrekoek) zuten zilarrezko saretxo batean sartuta zuen bitxi zuri bat bekokian eramatearen tradizioa, Erendisek abiarazi zuen.
  • Han zuen etxeagatik, "Emeriëko Dama Zuria" bezala ere ezagutzen zen, baita "Mendebaldeko Lurren Erregina" eta "Uineniel" ere, azken hau, Valandilek eman zion izena, berak, izen hau gorroto zuen arren, bere alaba baino gehiago, Uinenen etsaia zela sentitzen baitzuen.