Erentxun
Itxura
(«Eretxun» orritik birbideratua)
| Erentxun | |
|---|---|
San Andres eliza. Erdialdean, XIII. mendean eraikitako ataria ageri da, hiru arku zorrotzak estalita dituela. | |
| | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Iruraiz-Gauna |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°48′55″N 2°31′19″W / 42.8154141°N 2.52186707°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 88 (2022) |
Erentxun Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gaunako udalerrikoa. Gauna udalerrikoa izan zen 1966ko fusioa gertatu arte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izena 1025. urteko Donemilagako goldean aipatzen da, Hereinzguhin grafiaz.[1][2]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Erentxungo biztanleria |
|---|
![]() |
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko euskara XVIII. mendearen inguruan galdu zenetik, gaztelania da Erentxungo hizkuntza nagusia.[3] XX. mendearen bukaeraz geroztik, Araba osoan bezala, euskara indarberritzen ari da.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Andres eliza: Erentxungo elizan hiru arku zorrotzeko eliz atari erromaniko ederra dago, eliza egin zen garai berekoa, hau da, XIII. mendekoa.[4][5] Elizan zegoen kalbarioko eskulturak, flandestar gotiko estilokoak, Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan daude; XV. mendearen ingurukoak dira, zurezkoak.[6] Korua 1556-1558koa da, eskartzano arkuduna, arkuarteetan oso ederrak diren groteskoak eta biribilak dituela.[7] Bi aitorlekuak, zurezkoak, XVIII. mendekoak dira, bai eta erretaula nagusia ere.[6]
Ikusi, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Flandestar gotiko estiloko kalbarioa, XV. mendekoa. Erentxungo elizakoa da, baina Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan dago gordeta, Gasteizen.
-
San Andres elizako korua 1556-1558an egina da.
-
San Andres elizako erretaula nagusia, XVIII. mendekoa.
-
Erentxungo pilotalekua.
-
San Andres elizaren XIII. mendeko ataria
-
Tren geltoki zaharra
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «HIRASZAEZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-04-25).
- ↑ López de Guereñu Galarraga, Gerardo (1989) [1957]. «Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. Onomasticon Vasconiae 5. Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 538 or. ISBN 8485479483.
- ↑ «Erenchun: Lengua», Auñamendi Entziklopedia.
- ↑ «San Andres eliza»[Betiko hautsitako esteka], Arabako Foru Aldundiaren webgunea.
- ↑ Alberto GARATE GOÑI: «Erenchun: Arte: Parroquia de San Andrés», Auñamendi Entziklopedia.
- ↑ a b «Erentxun: apartado histórico-artístico», Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunea.
- ↑ Juan PLAZAOLA ARTOLA (itzultzailea: Karmele URDANPILLETA URDANPILLETA): Euskal Artearen Historia II: Gotikotik Errenazimentura, Ostoa, 2002. ISBN 84-88960-82-4. Ikus 115. orrialdea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Erentxun, Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunean.
| Iruraiz-Gaunako herriak | ||
|---|---|---|
|
Alaitza • Arrieta • Azilu • Erentxun • Ezkerekotxa • Gauna • Gazeo • Gereñu • Jauregi • Langarika • Trokoniz | ||
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

