Erfurteko sarraskia (1349)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Erfurteko sarraskia 1349ko martxoaren 21ean Erfurteko (gaur egungo Alemania) komunitate juduaren egindako sarraskiari esaten zaio. Izurri Beltzaren erantzuletzat jotzen zuten herritarren euren aurka egin zuten. Sarraskian eraildako juduen kopuruaren kontakizunak asko aldatzen dira, iturrien arabera 100 eta 3000 artean[1][2]. Judu batzuek beren etxeak eta ondasunak erre zituzten, eta sugarretan hil ziren lintxatuak izan baino lehen[3].

Une horretan Frantzian eta Alemanian gertatu ziren Izurri Beltzaren jazarpen eta sarraski ugariak, batzuetan, izurri beltzaren agerraldien erantzule juduak zirela esaten zuten salaketei erantzunez izan ziren, eta, beste batzuetan, tokiko juduak hiltzeak, Izurri Beltza toki horretara zabaltzea saihestuko zuelakoan justifikatuak[4]. Sineskizun hauek, eta hauekin batera gertatzen ziren sarraskiak, tokiko gotzainek edo Flagelatzaile Ibiltariek sarri animatzen zituzten arren, Eliza Katolikoa, Klemente VI.a Aita Santua barne eta honen ondorengoa, Inozentzio VI.a, irmoki aurka zeuden. 1349. urtearen amaieran Flagelatzaileen mugimendua gaitzesten zuen aita santu bulda batean, Klemente Aita Santuak "juduen odola isuri" izana kritikatu zuen[5]. Erfurtek, beranduago, izurri beltzaren hondamendiak jasan zituen, non 16.000 egoiliar baino gehiago hil ziren hamar astez 1350ean[6].

Sarraskiei, eskuarki, arpilaketa handiekin batera egin ziren. Erfurteko sarraskian arpilatutako artikuluetako bat, gaur egun Toseftatik geratzen den eskuizkriburik zaharrena dena da, XII. mendekoa. Erfurteko Eskuizkribuak, Tosefta barne, Erfurteko Udalaren jabetzara iritsi ziren sarraskiaren ondoren, eta XVII. mendearen amaieran Luteranoen Ministerio Ebanjelikoaren liburutegian amaitu zuten, antzinako Erfurteko Agustiniar Monasterioan. Ministerioak Berlingo Errege Liburutegiari saldu zizkion, gaur egungo Berlingo Estatu Liburutegiari, 1880an[7]. Erreferentzia baten arabera, odol orbanak daude Toseftaren eskuizkribuan[8]. Erfurteko judutar askok prebentiboki ezkutatu zituzten beren baliozko objektuak. Baliozko objektu horietako batzuk, ziuraski Kalman Wiehekoa merkatariarenak zirenak, 1998an aurkitu ziren, eta, orain, Erfurteko Altxorra bezala ezagutzen dira[9].

Hildakoen artean Alexander Suslin talmudista ospetsua zegoen[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «BLACK DEATH - JewishEncyclopedia.com» jewishencyclopedia.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  2. (Ingelesez) Graetz, Heinrich. (2009-01-01). History of the Jews: From the Rise of the Kabbala (1270 C. E. ) to the Permanent Settlement of the Marranos in Holland (1618 C). Cosimo, Inc. ISBN 978-1-60520-946-3 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  3. «Jews in Erfurt (Encyclopaedia Judaica)» web.archive.org 2013-06-23 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  4. www.thejc.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  5. (Ingelesez) Ziegler, Philip. (1969). Black Death. Harper Collins ISBN 978-0-06-131550-3 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  6. (Ingelesez) Christakos, George; Olea, Ricardo A.; Serre, Marc L.; Yu, Hwa-Lung; Wang, Lin-Lin. (2006-09-24). Interdisciplinary Public Health Reasoning and Epidemic Modelling: The Case of Black Death. Springer Science & Business Media ISBN 978-3-540-28165-8 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  7. (Ingelesez) «Erfurt Collection» Jüdisches Leben 2014-05-01 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  8. (Ingelesez) Gurevich, Eliyahu. (2010-05-02). Tosefta Berachot: Translated into English with a Commentary. Eliyahu Gurevich ISBN 978-0-557-38968-1 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  9. Guratzsch, Dankwart. (2009-11-03). «Alte Synagoge: Streit um die Bezeichnung des Erfurter Schatzes» DIE WELT . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  10. (Ingelesez) Heller, Marvin J.. (2004). The Sixteenth Century Hebrew Book: An Abridged Thesaurus. Brill ISBN 978-90-04-13309-9 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]