Eric Ambler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eric Ambler
Bizitza
Jaiotza Londres1909ko ekainaren 28a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Londres
Heriotza Londres1998ko urriaren 22a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Joan Harrison  (1958ko urriak 11 -  1994ko abuztuak 14)
Hezkuntza
Heziketa Londresko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, zinema ekoizlea, aktorea eta zientzia-fikzio idazlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0001907

Eric Clifford Ambler (Londres, 1909ko ekainaren 28a - 1998ko urriaren 22a) ingeles idazle eta gidoigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditu askoren iritziz, Amblerrek sortu zuen espioitza eta krimenaren generoa, 1970eko hamarraldian oso estimatua izan zena. 1936 eta 1940 artean, Amblerrek sei eleberri idatzi zituen: The Mask of Dimitrios (1939, Demetrios-en Mozorroa) da ezagunena. Hollywooderako gidoiak ere idatzi zituen. Amblerrek arrisku ikusezinezko mundu beldurgarri baina sinesgarriak sortzen zituen bere eleberrietan. Protagonista nagusiak gizon normalak dira, baina bortizkeria eta azpijoko sare batean harrapatuta gelditzen dira halabeharrez, eta ezin dute ihes egin hortik. 1960ko hamarraldi erditik aurrera, Amblerrek, maiz, latzak ikusitako mertzenario bat jartzen zuen istorioko heroi-kontatzaile. Amblerren beste eleberri batzuk: Judgment on Deltchev (1951, Deltchev-en epaiketa) eta The Care of Time (1981, Denboraren ardura). Haren liburuetan oinarrituriko zenbait film egin dituzte.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Dark Frontier (1936)
  • Uncommon Danger (1937)
  • Epitaph for a Spy (1938)
  • Cause for Alarm (1938)
  • The Mask of Dimitrios (1939)
  • Journey into Fear (1940)
  • Judgment on Deltchev (1952)
  • The Schirmer Inheritance (1953)
  • The Night-Comers (1956)
  • Passage of Arms (1959)
  • The Light of Day (1962)
  • A Kind of Anger (1964)
  • Dirty Story (1967)
  • The Intercom Conspiracy (1969)
  • The Levanter (1972)
  • Doctor Frigo (1974)
  • Send No More Roses (1977)
  • The Care of Time (1981)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]