Erica Jong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Erica Jong
Erica Jong02.JPG
Bizitza
Jaiotza New York1942ko martxoaren 26a (76 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Jonathan Fast
Hezkuntza
Heziketa Barnard College
Columbiako Unibertsitatea
The High School of Music & Art
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta eta eleberrigilea
Lan nabarmenak Fear of Flying
Izengoitia(k) Erica Jong
IMDb nm0429521
http://www.ericajong.com

Erica Jong (New York, 1942ko martxoaren 26a) estatubatuar idazle eta poeta da. Emakumeen sexualitateari buruz idatzi dituen liburuengatik da, batez ere, ezaguna.

Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertako irakaslea izan zen gerora. Bere idazlanei XVIII. mendeko eleberri eta satira ingelesen eragina eta frantziar eta espainiar surrealismoarena sumatzen zaie. 1971n argitaratu zuen lehen liburua: Fruits and Vegetables (poesia). Bere lanik ospetsuena Fear of Flying (1973) eleberria da. Argitaratu zenean, sekulako iskanbila sortu zuen liburu horrek, eta hainbat herrialdetan argitaratzeko debekua ezarri zioten, ustez lizuna eta pornografikoa zelakoan. Beste lan batzuk: How to Save Your Own Life(1977), Fanny, Being the True History of the Adventures of Fanny Hackabout-Jones (1978), Fear of Fifty: a midlife memoir(1994), Inventing Memory (1997), Sappho's Leap (2003), Seducing the Demon: writing for my life (2006), Bad Girls: 26 Writers Misbehave (2007), It Was Eight Years Ago Today (But It Seems Like Eighty) (2008).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fear of Flying (1973)
  • How to Save Your Own Life (1977)
  • Fanny, Being the True History of the Adventures of Fanny Hackabout-Jones (1980)
  • Megan's Book of Divorce: a kid's book for adults (1984)
  • Megan's Two Houses: a story of adjustment (1984)
  • Parachutes & Kisses. New York: New American Library (1984)
  • Shylock's Daughter (1987)
  • Any Woman's Blues (1990)
  • Inventing Memory (1997)
  • Sappho's Leap (2003)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Witches (1981)
  • The Devil at Large: Erica Jong on Henry Miller (1993)
  • Fear of Fifty: a midlife memoir (1994)
  • What Do Women Want? bread roses sex power (1998)
  • Seducing the Demon: writing for my life (2006)
  • Bad Girls: 26 Writers Misbehave (2007)
  • It Was Eight Years Ago Today (But It Seems Like Eighty) (2008)

Antologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sugar in My Bowl: Real Women Write About Real Sex (2011)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fruits & Vegetables (1971, 1997)
  • Half-Lives (1973)
  • Loveroot (1975)
  • At the Edge of the Body (1979)
  • Ordinary Miracles (1983)
  • Becoming Light: New and Selected (1991)
  • Love Comes First (2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]