Erich Raeder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erich Raeder

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErich Johann Albert Raeder
JaiotzaWandsbek (en) Itzuli1876ko apirilaren 24a
Herrialdea Alemania
HeriotzaKiel1960ko azaroaren 6a (84 urte)
Hobiratze lekuaNordfriedhof (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNaval Academy at Mürwik (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakitsas ofiziala eta historialaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraImperial German Navy (en) Itzuli
German Navy (en) Itzuli
Kriegsmarine
GraduaGroßadmiral (en) Itzuli
ontzi-teniente
amiral
Korvettenkapitän (en) Itzuli
Konteradmiral (en) Itzuli
vizeadmiral (en) Itzuli
General Admiral (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Find a Grave: 13726635 Edit the value on Wikidata

Erich Johannes Albert Raeder (Hanburgo, 1876ko apirilaren 24a - Kiel, 1960ko azaroaren 6a) alemaniar almirantea izan zen.

Raeder 1894an sartu zen Alemaniar Inperioko itsas armadan. Errusieraz hitz egiten zuen eta begirale gisa bidali zuten Errusia-Japonia Gerrara. 1905etik Alfred von Tirpitzekin lan egin zuen bere itsas politikaren defentsan eta propagandan. Lehen Mundu Gerran Hippen almirantearen estatu nagusian egon zen eta itsas gudu batzuetan parte hartu zuen, Jutlandekoan kasu.

1920an Kappen Putschan parte hartu zuen. 1928an almirante mailara igo zen eta 1935ean itsas armadako buru. 1937an nazi alderdian sartu zen.

Alemaniar itsas armada zuzendu zuen Bigarren Mundu Gerraren lehen urteetan, baina 1943an Karl Dönitzek ordezkatu zuen Barentseko Itsasoko Guduan porrot egin ondoren.

Biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten Nurenbergeko epaiketetan, baina osasun arrazoiengatik askatu zuten 1955ean.