Edukira joan

Erika Leiva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erika Leiva

Bizitza
JaiotzaTarragona1984ko abenduaren 18a (40 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea

Erika Leiva Méndez ("El huracán de La Linea" izenez ezagunagoa; Tarragona, Katalunia, 1984ko abenduaren 18a)[1] Cadizko kopla-abeslaria eta konpositorea da.[2]

Tarragonan jaio zen, andaluziar jatorriko gurasoek lan kontuak zirela eta, hiri horretara joan behar izan zutelako. Erikak 6 hilabete zituela, familia jatorrizko hirira itzuli zen, La Linea de la Concepcionera. Bertan hazi eta musikaren munduan hasi zen. Gaztetatik hainbat kopla eta kantu arineko lehiaketatan parte hartu zuen, sari ugari lortuta.[3] 2008an, Canal Sur telebistaren Se llama copla saioan parte hartu zuen, eta hirugarren postuan geratu zen. Sari horrek ate asko zabaldu zizkion, eta, lehen diskoa grabatzeko aukera eman zion: “Grande muy grande”. Oso harrera ona izan zuen.[4]

Gerora, artista handien talde bateko kidea izan zen, Jose Luis Morenok zuzendu eta ekoitzi zuen "Apoteosis" ikuskizunean. 2013an, Sevillako Maestranzako AntzokianTu no te has ido” ikuskizuna estreinatu zen, Marifé de Triana gogoratuz, berak, Joana Jiménez eta Antonio Cortések osatua. Ikuskizun horrekin bira bat egin zuten Espainia osoan zehar.[5]

2015eko irailean, Sevillako Maestranza Antzokian omenaldia egin zion Rocío Juradori, Rocíoren heriotzaren hamargarren urteurrena zela-eta, Sevillak siente a Rocío (Sevillak Rocío sentitzen du) izeneko ikuskizunean, "no hay billetes" kartela zintzilikatu zela.[6]

Estudioko albumak[7]

  • 2011: Grande, muy grande
  • 2016: Amar y Querer
  • 2019: Lo Que Eres para Mí

Bakunak

  • 2016: No Lo Puedes Negar
  • 2021: Lo Que Eres para Mí
  • 2022: Últimamente
  • 2023: Himno de Andalucía
  • 2023: Inocente pobre amiga
  • 2024: No sé olvidar
  • 2024: De que manera te olvido
  • 2024: Échame a mi la culpa

Sarien zerrenda[8]

  • 2001: 1go saria Espainiako Kantu Lehiaketan, Utreran (Sevilla)
  • 2002: 2. saria VII. Espainiar Kantu Lehiaketan, Maestro Jaén Memorialean, La Linea (Cádiz)
  • 2003: 1.go IX Concurso de Canción Española J.M Arganzuela saria (Madril)
  • 2004: 2. saria La Linea Abesti Arinaren IV. Jaialdian (Cadiz)
  • 2005: 1.go saria “Amigos de la Copla” Andaluziako I. Kantu Lehiaketaren Saria (Malaga)
  • 1.go saria Trebujenako (Cadiz) II. Espainiar Kantu Lehiaketan
  • 2006: XXXI Festival de la Canción Andaluza jaialdian finalista
  • 2007: 2. saria Marifé de Triana omentzeko, Alhaurín de la Torre (Málaga)
  • 1.go saria Peña Huertecillas Mañas XVI Concurso de Canción Españolan, (Málaga)
  • 2008: “Se llama copla” telebistako lehiaketaren 3. irabazlea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]