Eriophyes tiliae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eriophyes tiliae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
OrdenaTrombidiformes
FamiliaEriophyidae
LeinuaEriophyini
GeneroaEriophyes
Espeziea Eriophyes tiliae
Pagenstecher, 1857

Eriophyes tiliae Tilia × europaea zuhaitzen hostoen gainazalean zezidioak eratzen dituen akaro espezie bat da[1]. Bere eraginez, hostoen gainean pikor gorri batzuk sortzen dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren amaieran eta udan tutu motako zezidioak 5 milimetro arte hazten dira, hostoekiko elkarzut. Normalki gorriak dira, baina hori-berdeak ere izan daitezke, asko aurki daitezke hosto berdinean eta, gehienetan, landarearen beheko hostoetan hazten dira.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akaroak hostoetara udaberrian iristen dira, negua enborreko zuloetan pasa ostean. Bakoitzak 0,2 mm. inguru neurtzen ditu, baina zapa jaterakoan askatzen dituzten konposatu kimikoek emaitza koloretsua ematen dute. Udazkena baino lehen, akaroak handien daude eta enborrean bilatzen dute berriro ere babesa.

Zainketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du ematen akaroak zuhaitzari kalte egiten dioenik, baina ez dago modurik kontrolatzeko edo sendatzeko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Darlington, Arnold. (1975). The pocket encyclopaedia of plant galls in colour. (Rev. ed. argitaraldia) Blandford Press ISBN 0-7137-0748-8. PMC 3315430. (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  2. (Ingelesez) «Nail gall» BBC Gardeners' World Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]