Eritema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eritema
Erythema migrans - erythematous rash in Lyme disease - PHIL 9875.jpg
Deskribapena
Espezialitatea dermatologia
Identifikatzaileak
GNS-10 L51 eta L54
GNS-9 695
DiseasesDB 4466
MeSH D004890

Eritema gorriuneak sortzen dituen larruazalaren hantura da. Larruazaleko gaitz ohikoena da, zain-sarera ohi baino odol gehiago inguratzean gertatzen dena.

Eritemak era askotakoak izan daitezke. Hona hemen nagusiak: nerabezaroan lotsak aurpegi azalera erakartzen duen odolak sortua, pertsona lodietan asko jandakoan urdailera biltzen den odolak eta globulu gorri kopuruaren handitzeak sortua dena, eritema kutsakorrak (txarranpina, elgorria, baztanga, nafarreria), koskorrak sortzen dituen eritema, erradiazioaren eraginez sortutakoak (X izpiak, Eguzkiaren izpi ultramoreak), eta beste asko, hala nola botikak, gai toxikoak, zenbait lanbidek, asun-ileak, zenbait harrek, mostazak eta abarrek sor dezaketena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eritema Aldatu lotura Wikidatan


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.