Edukira joan

Eritritol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eritritol
Formula kimikoaC4H10O4
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C([C@H]([C@H](CO)O)O)O
MolView3D eredua
Motabutane-1,2,3,4-tetrol (en) Itzuli
Masa molekularra122,058 Da
Erabilera
Rolahodi-zabaltzaile
Arriskuak
NFPA 704
1
1
0
Identifikatzaileak
InChlKeyUNXHWFMMPAWVPI-ZXZARUISSA-N
CAS zenbakia149-32-6
ChemSpider192963
PubChem222285
Reaxys1719753 eta 1735878
Gmelin17113
ChEBI82499
ChEMBLCHEMBL349605
EC zenbakia205-737-3
ECHA100.005.217
CosIng33792
MeSHD004896
RxNorm1369563
Human Metabolome DatabaseHMDB0002994
UNIIRA96B954X6
NDF-RTN0000185380
KEGGD08915 eta C00503
PDB LigandMRY

Eritritola konposatu organikoa da HO(CH2)(CHOH)2(CH2)OH formula duena poliolen familiakoa. Izatez, 1,2,3,4-butanotetrolaren meso-diasteroisomeroa da. Solido kristalino zuria eta gozoa da. Disolbagarria da uretan eta piridinatan, baina disolbaezina dietil eterretan eta bentzenotan. Narritagarria da[1].

Eritritola produktu naturala da eta alga, liken eta onddoetan aurkitu da. Giza metabolitoa ere bada. Hartzitutako fruta eta elikagaietan aurkitzen da[2].

Eritritola eskala industrialean hartziduraren bidez ekoizten da. Hasierako material gisa, glukosazko edo sakarosazko ur-disoluzioak erabiltzen dira. Jatorri naturaleko Moniliella pollinis legamia hartzidura eragiteko erabiltzen da. Hartziduraren saldan eritritol-kantitate handiak sortzen dira beste poliolez gain. Iragazi, ioi-trukeko kromatografia eta kontzentrazioa egin ondoren, eritritola kristalizatu egiten da, % 99tik gorako purutasunarekin[3].

Oso gozoa denez azukrea ordezteko usatzen da, ez baitu ia kaloriarik ematen, ez baitio odoleko azukre-mailari eragiten eta ez baitu txantxarrik sorrarazten[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) PubChem. «Erythritol» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-10-01).
  2. 1 2 «Erythritol - Hazardous Agents | Haz-Map» haz-map.com (kontsulta data: 2025-10-01).
  3. ↑ Schiweck, H et als. (2011). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry 7th ed. (1999-2011). Sugar Alcohols.. John Wiley & Sons;.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]