Erla (arraina)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erla (arraina)
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaSpariformes
FamiliaSparidae
GeneroaLithognathus
Espeziea Lithognathus mormyrus
Linnaeus, 1758

Erla (Lithognathus mormyrus) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1].[2] Elantxoben amerikano eta Lekeition merikano diote.[3]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineok deskribatu zuen lehenengoz 1758. urtean Systema Naturae liburuan. Pagellus generoan sartu zuen bisiguekin batera. 1939an Swainsonek Lithognathus generoan sartu zuen, hauen haragiaren ezaugarriak desberdinak baitira.[4]

Euskal izendegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erla izendatzeko izen asko daude Euskal Herrian[5]:

Izena Erabilera-eremua (udalerria)
amerikano Santurtzi, Elantxobe
erla
ernaibera
errio-arrain[4] Santurtzi, Bermeo, Mundaka
merikano Lekeitio
mojarra Bilbo
zapatero

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erla taldetxoa.

Orokorrean 30 cm inguruko luzera duen arraina da baina 55 cm izatera eta kilogramo bat pisatzera ere irits daiteke. 13 urteko bizitza har dezake[6]. Gorputz obalatua du eta alboetatik zapaldua.

Burua luzeran eta altueran antzerakoa da eta profila zertxobait ahurra du. Hortzak nahiko handiak dituUdan ugaltzen dira eta larbak ur azalera igotzen dira zooplanktona osatuz. Bizitzaren hasieran bizimodu pelagikoa izaten dute eta ondoren kostaldeko uretara jaisten dira[4].. Gorputza zilar kolorekoa du eta 14 lerro beltz bertikal ditu. Bizkarraleko hegatsak hamaika arantza eta 12-13 erradio bigun ditu. Bularraldeko hegatsa buruaren luzera baino laburragoa da eta 15-17 erradio ditu. Atzealdeko hegatsak hiru arantza eta 10-11 erradio bigun ditu[7].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoaren ekialdean eta Mediterraneo itsasoan aurkitzen da. Itsaso Beltzean ez da aurkitu. Afrikako mendebaldeko kostalde guztian hedaturik dago eta Hegoafrika igarota Mozambikeraino iristen da. Mediterraneo aldetik Itsaso Gorrira ere sartu da[7].

Itsas plataforman aurkitzen da hareazko edo lokatzezko hondoetan, bai eta Posidonia zelaietan ere[6]. Kostaldeko arraina da eta estuarioetan ere sartzen da[7], Bizkaiko Barbadun ibaian esate baterako. Horregatik deitzen zaio Bilboko ezkerraldean errio-arraina[4].

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erla hondarretan elikagai bila.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera handia duen arraina da[8]. Taldeak osatzen ditu, batzuetan kopuru handiko taldeak izaten dira. Hondarretan aurkitzen dituen zizare, molusku eta krustazeo txikiak jaten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan ugaltzen da. Emeak arrautza txiki gardenak askatzen ditu, multzokatu gabeak, eta arrak ernaldu egiten ditu[6]. Larbak ur azalera igotzen dira zooplanktona osatuz. Bizitzaren hasieran bizimodu pelagikoa izaten dute eta ondoren kostaldeko uretara jaisten dira[4]. Familiako espezietan ohikoa den eran erla ere hermafrodita da. Ar jaiotzen da eta bi urte betetzen dituenean sexu heldutasuna lortzen du. 21-18 cm arteko luzera hartzen duenean sexuz aldatzen da, 3'5 urteko adina duenean gutxi gorabehera[9]. Sexu aldaketa egiten ari denean gonada biak funtzionalak dira eta beraz benetako hermafrodita izaten da tarte horretan[4].

Arrantza eta gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragi preziatuko arraina da[10], baina ez da arrantzatzen erraza, eta Euskal Herrian ez da ohikoa jasotzea. Baxurako inguraketa-arrantzan batzuetan sarda harrapatuz gero deskarga garrantzitsuak egon daitezke. Laket-arrantzan ezaguna da. 1990. hamarkada hasieran Donostiako 'Etxegoien Anaiak' arrantzuntziak sekulako arrantza egin zuen eta ontzia erlaz gainezka sartu zen portura, salmenta garrantzitsua lortuz[11].

Labean erreta egin ohi da erla.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Huguet, A.: Catàleg d'espècies d'interès pesquer a Catalunya. Generalitat de Catalunya, 1995
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..
  4. a b c d e f «Areatza hondartzako errio-arrainak» Petronor (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  5. «erla» www.arrainak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  6. a b c (Ingelesez) Mazza, Giuseppe. (2008-08-07). «Lithognathus mormyrus» Monaco Nature Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  7. a b c «Lithognathus mormyrus, Sand steenbras : fisheries, gamefish» fishbase.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  8. (Gaztelaniaz) «Lithognathus mormyrus • Ficha de pez» Fishipedia (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  9. (Ingelesez) Heemstra, Phillip C.; Heemstra, Elaine; Biodiversity, South African Institute for Aquatic. (2004). Coastal Fishes of Southern Africa. NISC (PTY) LTD ISBN 978-1-920033-01-9. (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  10. «Euskal Herriko Elikadura - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  11. «muxar arrunt» www.arrainak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).