Erlak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlak
Datuak
Musika motafolk
Urteak1968 - 1969
Produkzioa
Diskoetxea(k)Cinsa
Taldekideak
Benantxi Eizagirre
Lourdes Agirregomezkorta

Erlak Benantxi Eizagirrek eta Lourdes Agirregomezkortak osatu zuten Erlak bikotea, 1968ko udan. Berehala jaso zuten lehen saria, Euskal Abeslarien I. Sariketan gailendu baitziren Alegian (Gipuzkoa), taldeen mailan. Benito Lertxundi eta Julen Lekuona ziren epaimahaikideen artean. Bikotearen kanturik ezagunena "Kennedy" izan zen.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoan eman zituen kontzertu gehienak Erlak bikoteak. Ehun inguru egin zituen lehen urtebetean, horietako lauzpabost Bizkaian, eta bakan batzuk Ipar Euskal Herrian. Musika "modernua eta gaurkoa" egin nahi zuten, "antziñako musika, garai baterako izan arren, ez genuke nai lengo moldeetan gelditu", zioten elkarrizketa batean (1).

Atzerriko kanta famatuenak euskaraz abesten hasi ziren, beste kantari garaikide askok egin zuten bezala, baina gero kantu propioak sortzen hasi ziren, Jose Angel Legorbururen laguntzaz. Hain zuzen, Legorburuk sortu zuen Erlak bikotearen kantu ezagunenaren doinua, "Kennedy". Hitzak, berriz, Imanol Urbieta zarauztarrak idatzi zituen. Kantuak arrakasta handia izan zuen, eta hainbat urte geroago Negu Gorriak taldeak haren zati bat erabili zuen "J.F.K." abestian, Erlak-en kantuaren berri emanez ezagutzen ez zuten belaunaldi gazteei. Lau kantuz osaturiko disko txiki bat baino ez zuen argitaratu, Cinsa diskoetxearekin. Imanol Urbietak zuzendutako Nahia orkestrak lagundu zien grabazioan, gitarraz, baxuaz, saxofoiaz, pianoaz eta bestelako instrumentu batzuez jantziz abestiak. Hala ere, Joxemari Iriondo kazetariaren ekimenari esker Loiolako Herri Irratian gehiago izan ziren grabatutako kantuak: "Ur goxoa", "Lotsatuta", "Soro batean", "Aita eta ama", "Hilen ezkila", "Elurra", "Jauna"...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]