Erlatibozko izenordain
Erlatibozko izenordaina menpeko perpaus bat (erlatibozkoa dena, hau da, adjektibo-lana egiten duena) markatzen duen izenordaina da. Euskaraz ez dago, berez, horrelakorik, eta beste molde batzuetara jotzen da perpaus nagusiaren eta menpekoaren arteko harremana edo lotura agertzeko: usu, justaposizio edo alboratzera jotzen da hartarako. Adibidez, Goizuetan bada gizon bat / deitzen zaio Trabuko kantaren hasieran bi perpausak —nagusia, Goizuetan bada gizon bat, eta menpekoa, deitzen zaion Trabuko— segidan doaz; erlatibozko moldearen arabera, Goizuetan bada gizon bat, deitzen zaiona Trabuko izan liteke, edo Goizuetan bada gizon bat, zeinari deitzen zaion Trabuko.
Ingelesak, ordea, badu horrelakorik. Adibidez, It is the house that my parents have bought ("Gurasoek erosi duten etxea da") esaldiko den that hitza erlatibozko izenordainen adibide bat da. Esaldi horretan, that horrek menpeko perpausa (My parents bought the house, "[Ene] Gurasoek etxea erosi dute") lotzen du This is the house ("Hau etxea da") perpaus nagusiarekin, hari buruzko indormazioa (nolako extea den, zein etxe den...) zehaztuz. Perpaus erlatiboak izenaren etxea elementuaren berri ematen du. That izenordain erlatiboak, euskaraz -(e)n atzizkian baliokide duenak (halaber, idazle klasikoetan, zeina: "Hau etxea da / Hau da etxea, zeina gurasoek erosi duten" edo "Hau etxea da / Hau da etxea, zeina gurasoek erosi baitute") perpaus horren barruan lotura egiten du: etxea + gurasoek erosi dutena, ez edozein etxe.
Adibideko that horrez gain, ingelesezko erlatibozko izenordainik ohikoenak honako hauek dira:
- which, pertsonari buruzkoak ez diren izenei erreferentzia egiteko erabilia: The book which I have bought is great ("Erosi dudan liburua bikaina da", hitzez hitz, "Liburua, zeina erosi baitut, bikaina da"),
- who, pertsonei erreferentzia egiteko erabilia; berez, menpeko perpauseko subjektua da: I know the person who has insulted you ("Iraindu zaituen pertsona ezagutzen dut", hitzez hitz, "Ezagutzen dut pertsona, zeinak iraindu baitzaituen"),
- whose, erlatibozkoa + noren ideiak batzen dituena: I know the people whose kids annoy you ("Zu gogaitzen zaituzten haurren gurasoak ezagutzen dut", hitzez hitz, "Ezagutzen dut jendea, zeinaren haurrek gogaitzen zaituzten"),
- whom (formala: objektua aurkezten du eta maiz, isil daiteke): I know the person (whom) you have insulted ("iraindu duzun pertsona ezagutzen dut": who maizago erabiltzen da). Halaber, preposizioekin ere ager daiteke: I know the person to whom you dedicated that song ("Ezagutzen dut pertsona, zeinari kanta hori eskaini baizenion"),
- whoever "edonor", "nornahi": You can invite whoever you want ("Edonor gonbida dezakezu", hitzez hitz "Gonbida dezakezu nahi duzun edonor"),
- whomever, aurrekoa bezala, "edonor", formala: You can invite whomever you want ("Gonbita ekar dezakezu", hitzez hitz, "Gonbita dezakezu nahi duzun edonor"),
- when, denborazkoa: Those were the days, when we could go freely to that place ("Garai hartan, leku hartara libre joan gintezkeen", hitzez hitz, "Horiek egunak ziren,zeintzuetan leku hartara libre joan baikintezkeen"),
- where, lekuzkoa: That is the place where I saw them ("Leku hartantxe ikusi nituen", hitzez hitz, "Hura tokia da, non ikusi bainituen"),eta
- that, hizkuntzalari batzuek erlatibozko perpausetan juntagailu / osagarritzat aztertzen duten arren. Orokorra da, which nahiz who-ren ordez erabil daiteke, eta whom bezala, isil daiteke, menpeko perpauseko subjektua ez denean: I know the person that annoys you ("Gogaitzen zaituen pertsona ezaguna dut") eta I know the person (that) you annoy ("Gogaitzen duzn pertsona ezaguna dut").
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perpaus nagusian menpeko perpauseko erlatibozko izenordainak ordezkatzen duen elementua (etxea aurreko adibidean) izenordain horren aurrekaria da. Kasu gehienetan, aurrekaria nominala da (izen soil bat edo izen sintagma bat), nahiz eta izenordainak proposizio oso bati ere erreferentzia egin diezaiokeen, adibidez, The train was late, which annoyed me greatly ("Trena berandutu zen: horrek izugarri gogaitu ninduen": proposatu den itzulpenean, modulazioa erabil daiteke, erlatibozko moldera jo gabe, bi perpausak segidan aurkeztuz, esaldi nagusiari erreferentzia egiten dion izenordain bat —horrek, hau da, Trena berandutu zelako kontua, Trena berandu iritsi izana, Trenak sortutako atzerapena / itxaronaldia...— erabiliz). Esaldi horretan, which izenordearen aurrekaria The train was late perpausa oso-osoa da (gogaitu ninduen gauza trena berandutu izana izan zen).
Hainbat hizkuntza indoeuroparretan, erlatibozko perpaus libre batean, erlatibozko izenordain batek ez du aurrekaririk: erlatibozko perpausak berak egiten du elementu koerreferentearena perpaus nagusian. Adibidez, ingelesezko I like what you did ("Egin duzuna gustatzen zait") esaldian, what erlatibozko izenordaina da, baina aurrekaririk gabe: what you did perpausak izen baten funtzioa egiten du eta like aditzaren objektua da ingelesez (euskaraz, berriz, subjektua da). Horrela erabiltzen den erlatibozko izenordainari batzuetan erlatibozko izenordain fusionatu deritzo, aurrekaria izenordainean fusionatuta agertzen baita (adibide horretan, what har daiteke that which-en fusiotzat: I like that, which you did).
Falta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoko hizkuntzen % 7 inguruk baino ez dute erlatibozko izenordainik. Adibidez, txinera mandarinerak ez du inondik inora horrelakorik eta hainbat metodoren bidez era horretako menpeko perpausak (edo horien baliokideak) eratzen ditu. Japonierak ere ez du horrelakorik.
Izenordain erlatiboak dituzten hizkuntzen barruan ere, erlatibozko perpaus guztiek ez dute izenordain erlatiborik. Adibidez, ingelesezko The man you saw yesterday was my uncle (hitzez hitz, "-A.gizon zuk.ikusi. zenuen atzo zen nire osaba", hau da, "Atzo ikusi zenuen gizona nire osaba zen") esaldian, atzo ikusi zenuen erlatibozko perpausak ez du erlatibozko izenordainik: saw aditzaren objektuaren kokalekuan hutsune bat dagoela, edo zero, esan daiteke. Hala ere, The man whom you saw yesterday was my uncle (ingeles jasoaz) nahiz The man you that yesterday was my uncle ere esan daitezke.
Rola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste perpau batzuk erlatibozkotu daitezke horrelako izenordainak erabiliz:
- Subjektua:
- Hunter is the boy who helped Jessica ("Hunter Jessicari lagundu zion mutila da").
- Objektu zuzena:
- Hunter is the boy whom Jessica gave a gift to ("Hunter mutila da, zeinari Jessicak opari bat egin zion").
- Objektu preposizioduna:
- Jack built the house in which I now live ("Jackek eraiki zuen orain bizi naizen etxea"). (Preposizioekin eta, oro har, preposiziozko esaldiekin antzera gertatzen da: These are the walls between which Jack ran, "Pareta horien artetik ibili zen Jack korrika", "Hauek dira paretak, zeintzuetatik Jackek korrika ibili zen").
- Jabetza:
- Jack is the boy whose friend built my house ("Jack mutila da, zeinaren lagunak nire etxea eraiki baitzuen"; egiari zor, euskaraz askoz ere naturalagoak dira "Jack mutil bat da: haren lagunak eraiki zidan etxea" erlatibozkorik gabekoak.
Aldaeren formak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Generoa, numeroa eta deklinabideak dituzten hizkuntza batzuetan —alemana, serbokroaziera, hindia eta latina, adibidez— erlatibozko izenordainak beren aurrekariarekin komunztadura egiten du generoan eta numeroan; alidz, haren kasuak aditzarekin duen harremana adierazten du menpeko erlatibozko perpausean edo perpaus nagusian. Beste hizkuntza batzuetan, izenordain erlatiboa hitz aldaezina da. [1]
Izenordain erlatibotzat erabilitako hitzei, jatorrian, beste funtzio batzuk zegozkien: esate baterako, ingelesezko which galdetzailea ere bada. Horrek iradokitzen du erlatibozko izenordainek agian garapen nahiko berantiarra izan dutela hizkuntza askotan: zenbaitek, galesak adibidez, ez dute halakorik. Hindia bezalako hizkuntza batzuetan, erlatibozko izenordainak eta izenordain galdetzaileak desberdinak dira.[1] Urrunago joan gabe, euskarari dagokionez, zeina eta zeintzuk bezalako erlatibozko izenordaintzat erabiltzen dira, baina jatorriz, izenorde galdetzaileak dira ("Zein da?", "Zeintzuk ikusi ditu?"). Beste horrenbeste gertatzen da non, nondik, nora eta haien eratorriekin: aditzondo galdetzaileak dira ("Non da?" galderan, non galdetzailea da, baina "Hau da tokia, non dena gertatu zen", erlatibozko izenordearena egiten du). Kontuan har bedi erlatibozko izenordearen funtzioa duenean, zein hitzari izenen deklinabidea dagokioela: Zeini eman dio? vs Hau da laguna, zeinari dirua eman baitio (Dirua lagun horri eman dio / Lagun horri dirua eman dio / Hau da laguna. Dirua hari eman dio bezalakoak naturalagoak dira, perpaus bakun banatan).
Ingelesez, batzuetan izenordain desberdinak erabiltzen dira aurrekaria gizakia bada, ez-gizakia edo objektu bizigabea ez bezala (who vs. that kasuetan bezala).
- (1) This is a bank. This bank accepted my iidentification ("Hori banketxe bat da. Banketxe horrek identifikazioa onartu zidan").
- (2) She is a bank teller. She helped us open an account ("Bankuko kutxazaina da. Kontua irekitzen lagundu zigun").
Erlatibokzo izenordainekin, (1) eta (2) perpausak honelaxe geratuko lirateke:
- (3) This is the bank that accepted my identification ("Hau banketxea da, zeinak nire identifikazioa onartu baitzuen" / "Hau banketxea da, nire identifikazioa onartu zuena" / "Hau nire identifikazioa onartu zuen banketxea da").
- (4) She is the bank teller who helped us open an account ("Hura da kontu bat irekitzen lagundu zigun bankuko kutxazaina" / "Hura kontu bat irekitzen lagundu zigun bankuko kutxazaina da" / "Hura bankuko kutxazaina da, zeinak kontu bat irekitzen lagundu baitzigun").
(3) eta (4) perpausetan, that eta who erlatibozko izenordainak dira: that erabili da, banketxea gauza bat delako; aldiz, kutxazaina pertsona bat denez, who erabili da. Bestela, which zehaztailea (edo murriztailea) erabiltzen da kasu bi-bietan, eta maiz, definitzeko edo mugatzeko erlatibozko perpausetan. Xehetasunetarako, ikus ingelesezko erlatibozko perpausak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]