Erlauntza (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlauntza (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2020
Estreinaldi-data 2020ko azaroaren 6a
Jatorrizko izenburua Erlauntza
Jatorrizko hizkuntza euskara
gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Gamiz-Fika
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mireia Gabilondo
Gidoigilea(k) Kepa Errasti
Antzezlea(k)
Itziar Atienza
Aitziber Garmendia
Getari Etxegarai
Naiara Arnedo
Sara Cozar
Leire Ruiz





Kanpo estekak

Erlauntza 2020ko Mireia Gabilondo gipuzkoar zinema zuzendariaren film komikoa, Kepa Errastiren izen bereko antzezlanean oinarrituta.

Grabazioa ezohikoa izan zen: 14 egunetan bi bertsio grabatu zituzten (euskaraz eta gazteleraz).[1]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Landetxe bat da filmaren agertoki zentrala, lagunetako baten ezkondu aurretiko festa ospatzera joan baitira bertara. Txikitako lagun talde hartatik, baina, urte asko pasatu dira, eta urteekin batera, harreman sareak ere bai: elkarren artean lotura handia baldin badute ere, ezer ez da garai horietan bezala. Horrela, hasiera batean asteburu zoro eta zoragarri bat izan behar zuena, asteburu ez hain zoragarri bat bihurtuko da ezustean. Inoiz elkarri esan ez dizkioten kontuak eta aitorpen ezkutuak, berriz ere elkartuta irekitako zauriak, eta tirabira mamitsuak, droga, erlauntz bat...[2]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Zubiria, Alex. (2020-7-30). «'Erlauntza-Enjambre', del teatro al cine en dos versiones y catorce días» Deia.
  2. «Umorez blaitutako ziztada» Berria 2020-10-31 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.