Erloju adimendun
| Erloju adimendun | |
|---|---|
| digital watch (en) | |
Erloju adimenduna (ingelesez: smartwatch) eskumuturreko erloju berezia da, informatikako eta telekomunikazioko hainbat funtzionalitate aurreratu eskain ditzakeena.[1] Lehen modeloek oinarrizko funtzionalitateak zituzten, baina gaur egungoak gai dira Internetera sartzeko, telefono-deiak egiteko eta jasotzeko, e-mailak eta SMSak bidali eta jasotzeko, telefono adimendunetik jakinarazpenak jasotzeko eta sare sozialak kontsultatzeko ere. Haien funtzionalitate asko telefono adimendunetan eskuragarri daude jada, baina erloju adimendunek abantaila batzuk dituzte erosotasunari dagokionez, bereziki kirola egiteko edo bidaiatzeko erabiltzen direnean.
Gailu horiek ezaugarri hauek izan ditzakete: azelerometro bat, giroskopioa, iparrorratza, pultsometroa, barometroa, altimetroa, geomagnetometroa, geolokalizatzailea (GPS), bozgorailua, mikrofonoa, kanpoko memoria-txartelerako zirrikitua, etab. Konektibitate-mekanismoak ere badituzte, hala nola Bluetooth (telefono mugikorrera konektatzeko, aurikularrak edo beste gailu batzuk), NFC, WiFi edo USB.
Edozein gailuk prozesadore bat, memoria, sarrera eta irteera ditu. Barneko edo kanpoko sentsoreei buruzko informazioa jaso daiteke. Kontrolatu egin daiteke, edo beste gailu batzuetako datuak berreskuratu. Erloju adimendun askok telefono adimendunerako interfaze gisa baino ez dute balio; hala ere, badira ia independenteak diren erloju batzuk, SIM txartelerako zirrikitua dutenak eta erloju adimendunak deitzen direnak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kontsulterm] [2014]