Erloju orratzen noranzko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Errotazioa bi noranzkotan eman daiteke. Erloju orratzen noranzko bereko errotazioa eskuinera bira egiten duena da, hau da: goitik eskuinera, gero behera eta azkenik gora berriro. Aurkako birari, erloju orratzen kontrako noranzkoa deritzo.

Batzuetan ez da "noranzko" hitza sartzen eta erloju-orratzen kontra (EOK) edo erloju-orratzen arabera (EOA) erabiltzen da soilik[1].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trigonometrian eta matematikan, hitzarmenez, angeluak erloju orratzen kontrako noranzkoan neurtzen dira, eskuina erakusten duen 0°-tik hasita ezkerrera.

Iparrorratzetan, ordea, erloju orratzen noranzkoan egiten da irakurketa, iparretik (0° / 360°) hasita eskuinerako noranzkoan, non ekia 90°, hegoa 180° eta mendebala 270° diren.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irale 2015/04/30

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]