Edukira joan

Txapitel Dorrea

Txapitel Dorrea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaErriberri
Koordenatuak42°28′53″N 1°39′02″W / 42.4814622°N 1.65059622°W / 42.4814622; -1.65059622
Mapa

Txapitel Dorrea Erriberriko dorre eta harresietako portale zahar bat da, herriko Karlos III.aren plazan kokatua.[1]

Erdi Aroan Erriberrira sartzeko harresiko bi ateetako bat izan zen, erromatarren garaikoa orijinalki (eta 2.000 urteko aztarnak baditu oraindik). Atariaren arku zorrotza eta egitura gehiena Erdi Arokoa da, 13. mendekoa.[2]

14. mendean kontzejuaren egoitza izan zen, 1401 arte. Gerora merkatu etxea eta oihalen etxea, eta erlojuaren dorrea (izen horrekin ere ezaguna da Erriberrin) [1]. Euskal Herrian eraikin publiko batean izandako lehen erlojuetako bat izan zen hain zuzen, Thierry de Bolduc paristarraren lana.[2]

17. mendean ateko pasabidean Sortzez Garbiaren irudi bat ezarri zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 ERRIBERRIKO TXAPITEL DORREA – Labrit Ondarea – Labrit Patrimonio. (kontsulta data: 2026-09-07).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) Erriberriko Udala. (2014-05-27). «LA TORRE DEL CHAPITEL» Ayuntamiento de Olite / Erriberriko Udala (kontsulta data: 2026-09-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]