Ermittia
| Ermittia | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Deba |
Ermittia koba eta historiaurreko aztarnategia da, Deban (Gipuzkoako mendebaldea) dagoena.
Leizea 1924an aurkitu zuen Jose Migel Barandiaranek. Eneolito eta Neolitoa, eta Paleolitoren barruan, Azil aldia, Madelein aldia, eta Solutre aldia. Bilbo-Behobia autobiderako lanek eraginda hondatu zen Ermittiako leizea 1972an.
Deba ibaiaren eskuineko ertzean. Itsas mailarekiko 125 m-ra dago eta Sasiola aldean, "Goikoetxea" baserritik 300 metro hego-ekialdera.
Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1924an, eta Telesforo Aranzadirekin batera miatu zuten 1924-1925-1926an. Ateratako materialak Donostiako San Telmo Museoko Natur Zientzien Aretoan zeuden ikusgai.
René Jeannel, entomologo frantziarrak leizea kolonizatzen zuen kakalardoa Speocharis kantauriarra identifikatu zuen, .
Gipuzkoako Foru Aldundiak, "Aranzadi" taldearen eskariz, haitzuloa ixtea erabaki zuen. Kobazuloa 1972ko azaroan hondoratu zen, eta hurbileko autobidearen trazadurarako eragindako leherketei egotzi zitzaion.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elorza, Mikel (1993 ) «Revisión de la avifauna de Ermittia (Gipuzkoa)» Munibe (Antropologia -Arkeologia) 45. zk. Donostia ISSN 1132 - 2217. 175-177 or
- CUEVA DE ERMITTIA BEKOA. Geoparkea
- Cueva de Ermittia Behekoa o Mallueta, Sala del Espeleólogo y Galería del Hurón. Deba, Guipúzcoa. SaKoN Espeleologia Taldea, Noain Elortzibar
- Ermittia 2 = Ermittia behekoa. Gipuzkoako Katalogo Espeleologikoa. Aranzadi.
- Barandiaran Maestu, Ignacio; Utrilla Miranda, María del Pilar (1975) «Sobre el magaleniense de Ermittia (Guipúzcoa)». Sautuola: Revista del Instituto de Prehistoria y Arqueología Sautuola, ISSN 1133-2166, 1 zk., 21-47 or.
- Aranzadi, Telesforo eta Barandiaran, Jose Migel (1928) "Exploraciones prehistóricas en Guipúzcoa, los años 1924 a 1927"
- Barandiaran, Jose Migel (1946) «Catalogue des stations préhistoriques des Pyrénées Basques», Ikuska, 29. or.
- Ermita (I-II) ko haitzuloa. Arkeologia Ondarea. Euskadiko Ondarea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «ERMITIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-06-28).