Ernesto Sabato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernesto Sabato

(1970)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnesto Roque Sebato
JaiotzaRojas (en) Itzuli1911ko ekainaren 24a
Herrialdea Argentina
BizilekuaSantos Lugares (en) Itzuli
HeriotzaSantos Lugares (en) Itzuli2011ko apirilaren 30a (99 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bronkitisa
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLa Platako Unibertsitate Nazionala
Harvard Unibertsitatea
Rafael Hernández National College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaFisikako doktoregoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, idazlea, margolaria, eleberrigilea, saiakeragilea eta poeta
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
La Platako Unibertsitate Nazionala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaHizkuntza Modernoen Elkartea
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

IMDB: nm0844531 Musicbrainz: 4ad9a586-3ffa-4ee4-862c-6925f5ca402f Discogs: 4069883 Edit the value on Wikidata

Ernesto Sabato[1] (Rojas, Buenos Aires, 1911ko ekainaren 24 - Santos Lugares, Buenos Aires Handia, 2011ko apirilaren 30a) argentinar idazle, saiakeragile, fisikari eta pintorea izan zen. 1984an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika eta matematikako ikasketak egin zituen La Platako unibertsitatean, eta Parisko Sorbonne Unibertsitatean eta Curie Institutuan eta Massachusettsen jarraitu zituen. Argentinara itzulirik, La Platako unibertsitateko irakasle izan zen 1940-1945 bitartean. Bigarren Mundu Gerraren ostean, zientziarenganako fedea galdu zuen eta idazteari ekin zion. Garai hartan hasi zen literatura lanak idazten La Nación egunkarian. 1945ean unibertsitateko kargua utzi behar izan zuen, Perónen gobernuaren aurkakoa zelako, eta urte hartan bertan idatzi zuen Uno y el universo (Bat eta unibertsoa), filosofia, politika eta gizarte gaiei buruzko aforismo eta ohar bilduma. 1947an El Túnel (Tunela) eleberria idatzi zuen. Lan hark ospetsu egin zuen nazioartean. Eleberri horretako protagonista besterekin harremanetan jartzeko erabateko ezintasuna duen antiheroia da, giza izatearen absurduaren aurrean bere baitara biltzen dena.

1955ean, Perónen agintea amaiturik, El otro rostro del peronismo (Peronismoaren beste aurpegia) idatzi zuen. Liburu hura eta El caso Sábato (1956, Sábato auzia), ezinbesteko dira Perónen mugimenduaren benetako izaera ezagutzeko. 1961ean idatzi zuen bigarren eleberria, Sobre héroes y tumbas (Heroiei eta hilobiei buruz). Saiakera liburuetan landutako psikologia eta filosofia gaiak gorpuztu zituen eleberri horretan. 1968an, Alain Robbe-Grillet, Jorge Luis Borges eta Jean-Paul Sartre idazleei buruzko lan kritiko bat idatzi zuen, Tres aproximaciones a la literatura de nuestro tiempo (Gaurko literaturara hurbiltzeko hiru saio). 1974an Abaddón el exterminador (Abaddón deuseztatzailea) eleberria idatzi zuen eta 1983an Nunca más (Inoiz ez berriro).

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El túnel, 1948. Tunela, Mikel Garmendiak euskaratua, Alberdania-Elkar, 2007. Literatura Unibertsala 128.
  • Sobre héroes y tumbas, 1961.
  • Abaddón el Exterminador, 1974.

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uno y el universo, 1945.
  • Hombres y engranajes, 1951.
  • Heterodoxia, 1953.
  • El caso Sabato. Torturas y libertad de prensa. Carta Abierta al General Aramburu.
  • El otro rostro del peronismo, 1956.
  • El escritor y sus fantasmas, 1963.
  • Tango, discusión y clave, 1963.
  • Romance de la muerte de Juan Lavalle. Cantar de Gesta, 1966.
  • Significado de Pedro Henríquez Ureña, 1967.
  • Aproximación a la literatura de nuestro tiempo: Robbe-Grillet, Borges, Sartre, 1968.
  • La cultura en la encrucijada nacional, 1976.
  • Apologías y rechazos, 1979.
  • Los libros y su misión en la liberación e integración de la América Latina.
  • Entre la letra y la sangre, 1988.
  • Antes del fin, 1998.
  • La Resistencia, 2000.
  • España en los diarios de mi vejez, 2004.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gehienetan Sábato idatzia, eta hala ahoskatua, nahiz eta berak azentu-ikurrik gabe idaztea nahiago zuen. «¿Sábato o Sabato?», Etcétera, 2007-09-01.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernesto Sabato Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ernesto Sabato