Ernst Öpik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ernst Öpik
ErnstJuliusOpik.jpg
Bizitza
Jaiotza Kunda Itzuli1893ko urriaren 22a
Herrialdea  Estonia
 Errusiar Inperioa
Talde etnikoa Estoniarra
Heriotza Bangor (Ipar Irlanda)1985eko irailaren 10a (91 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Tartuko Unibertsitatea
Faculty of Physics and Mathematics of Moscow Imperial University Itzuli
Gustav Adolf Grammar School Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Grigorij Kuzmin Itzuli
Hizkuntzak Estoniera
errusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak astronomoa, astrofisikaria eta musikagilea
Enplegatzailea(k) Tartu Observatory Itzuli
Baltic University Itzuli
University of Maryland Itzuli
National University of Uzbekistan Itzuli  (1919 -  1921)
Harvard College Observatory Itzuli  (1930 -  1934)
Armagh Observatory Itzuli  (1948 -
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Estonian Academy of Sciences Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Ernst Öpik (Kunda, Estonia, 1893ko urriaren 22a - Bangor, Ipar Irlanda, 1985eko irailaren 10a) estoniar astronomoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskuko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han bertan egin zituen bere lehenengo ikerketak. Lehen Mundu Gerran Turkestango Unibertsitatea sortzen lagundu zuen Tashkenten. Gero, Estoniara itzuli zen doktore-ikasketak egitera, eta astronomiako sailaren ardura izan zuen Tartuko Unibertsitatean, Bigarren Mundu Gerrara arte. Gerraz geroztik, Armagh Behatokian aritu zen lanean, Ipar Irlandan.

Meteoroak, kometak eta asteroideak aztertu zituen, eta Marteko kraterrak iragarri zituen. Halaber, garrantzi handiko ekarpenak egin zituen izarren egituraren eta bilakaeraren teorian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]