Ernst Brenner
Itxura
| Ernst Brenner | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1908ko urtarrilaren 1a - 1908ko abenduaren 31 ← Eduard Müller - Adolf Deucher →
1901eko urtarrilaren 1a - 1901eko abenduaren 31 ← Walter Hauser - Josef Zemp →
| |||||||||||
| Bizitza | |||||||||||
| Jaiotza | Basilea, 1856ko abenduaren 9a | ||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Heriotza | Menton, 1911ko martxoaren 11 (54 urte) | ||||||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun zerebrobaskularra | ||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||
| Heziketa | Basileako Unibertsitatea | ||||||||||
| Hizkuntzak | alemana | ||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||
| Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||||
| Lantokia(k) | Berna | ||||||||||
| Kidetza | Akademische Turnerschaft Alemannia Basel (en) Q1614801 | ||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||
Ernst Brenner (Basilea, 1856ko abenduaren 9a – Menton, 1911ko martxoaren 11) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1901an eta 1908an.
Basilea, Munich eta Leipzig unibertsitateetan zuzenbidea ikasi ondoren, abokatu lanetan aritu zen osabaren bulegoan 1879tik 1884ra.
Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen eta 1881ean Basilea Hiriko kontseiluko kide hautatu zuten. 1887an Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide hautatu zuten eta Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen 1897tik hil zen arte. Justizia eta Polizia saila zuzendu zuen, eta funtsezko zeregina izan zuen Suitzako kode zibila egiteko orduan. Bi aldiz izan zen Suitzako Konfederazioko presidentea, 1901. eta 1908. urteetan.