Ernst Cassirer
Ernst Cassirer (Breslau, 1874ko uztailaren 28a - New York, 1945eko apirilaren 13a) alemaniar filosofoa izan zen.
Irakasle izan zen Hanburgon (1919). 1933an, Suitzara joan behar izan zuen, judua baitzen. 1941ean, Estatu Batuetara alde egin zuen. Marburgoko Eskolako ordezkari izanik, Kanten kritizismoa garatu zuen ikuspegi historikotik. Obra nagusia: Philosophie der symbolischen Formen (1923-1929, Forma sinbolikoen filosofia).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Cassirer ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
]