Ernst Gombrich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernst Gombrich

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnst Hans Josef Gombrich
JaiotzaViena1909ko martxoaren 30a
Herrialdea Austria
 Erresuma Batua  (1947 -
HeriotzaLondres2001eko azaroaren 3a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Theresianum (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, idazlea, katedraduna, aesthetician (en) Itzuli eta historialaria
Lantokia(k)Viena eta Londres
Enplegatzailea(k)Londresko Unibertsitatea
Vienako Unibertsitatea
Warburg Institute (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Britainiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

IMDB: nm1189466 Musicbrainz: d977a67c-cdb6-4dd7-8db6-ba0b455049e0 Discogs: 648508 Edit the value on Wikidata

Sir Ernst Hans Josef Gombrich (Viena, 1909ko martxoaren 30a - Londres, 2001eko azaroaren 3a) Austrian jaiotako arte-historialari bat izan zen, bere bizitza profesionalaren zatirik handiena Erresuma Batuan igaro zuena. Artearen kritikari eta artearen historiari buruzko liburu askoren egilea izan zen; besteak beste, The Story of Art, izugarrizko zabalkundea eta ospea lortutako liburua, eta arte bisualen berri emateko sarrera-liburu ulergarrienetakotzat hartua.[1]

Gombrich-en lehenbiziko liburua, eta ingelesez idatzi ez zuen bakarra, Eine kurze Weltgeschichte für junge Leser (Munduaren historia laburra irakurle gazteentzat)izan zen, Alemanian 1936an argitaratua.

The Story of Art, lehenbizikoz 1950ean argitaratua eta gaur egun ingelesezko 16. edizioan dagoena, irakurle nerabeei zuzenduta zegoen, baina bere azalpenen argitasun eta ulergarritasunarengatik, artea eta bere historia ulertzeko bidean lehenengo urratsak eman nahi dituzten adin guztietako irakurleek erositako klasiko bat bihurtu da. Hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago. Aipagarria eta deigarria da jatorrizko ingelesean aukeraturiko hitza "story" dela, eta ez "history"; hala ere, beste hizkuntza batzuetara eginiko itzulpenetan "historia" hitza aukeratu izan da izenbururako.

Autore honen beste argitalpen garrantzitsu batzuk honakoak dira: Art and Illusion (1960), zeina kritikoen ustez Gombrich-en lanik eragingarriena eta irismenik handienekoa baita; Meditations on a Hobby Horse (1963), The Image and the Eye (1981), Aby Warburg: An Intellectual Biography (1970), The Sense of Order (1979) eta The Preference for the Primitive (egilearen heriotzaren ondoren argitaratua, 2002an). Bere argitalpenen zerrenda osoa, E.H. Gombrich: A Bibliography, Joseph Burney Trapp-ek argitaratu zuen, 2000n.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lorda Iñarra, Joaquín.. (1991). Gombrich, una teoría del arte. Ediciones Internacionales Universitarias ISBN 84-87155-08-1. PMC 434438175. (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]