Ernst von Mansfeld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernst von Mansfeld

Peter Ernst II. von Mansfeld kondea, Ernst von Mansfeld izenaz ezagunagoa (Luxenburgo, 1580 - Rakovitza, Bosnia, 1626ko azaroaren 29a) alemaniar militarra izan zen, Peter Ernst von Mansfeld kondearen ezkontzaz kanpoko semea.

Biografia

Sasikoa zela eta, ezin izan zuen aitaren oinordeko izan. Protestante egin eta, condottieri gisa, alemaniar printzeen alde borrokatu zen Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648). Frederiko V.a Palatinatuko hauteslearen alde borroka egin zuen Bohemian, baina galtzaile atera zen Mendi Zuriko guduan (1620). Hurrengo bi urteetan baina, Palatinatu Garaiaren eta Beherearen zerbitzura, garaile izan zen, eta Tilly buruzagi katolikoa menderatu zuen Wiesloch-en, 1622an. Ondoren, Mansfeld, bere aliatuekin batera, Herbehereen zerbitzura jarri zen; Espainiako gudarosteak menderatu zituen Fleuresen (1622) eta Frisiako ekialdea bereganatu zuen (1624). Gero, Danimarkako Kristian IV.aren alde egin zuen, baina Wallensteine austriarrak menderatu zuen Dessaun (1626). Handik gutxira hil zen, Veneziarako bidean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst von Mansfeld Aldatu lotura Wikidatan
  • Walter Krüssmann: Ernst von Mansfeld (1580-1626); Grafensohn, Söldnerführer, Kriegsunternehmer gegen Habsburg im Dreißigjährigen Krieg. Berlin 2010 (Duncker & Humblot, Historische Forschungen, 94; Diss. Köln 2007); ISBN 978-3-428-13321-5.