Erraldoi urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eguzkia eta hau baino 20 aldiz handiagoa den Alnitak (ζ Ori) erraldoi urdinaren arteko tamainen alderaketa.

Astronomian erraldoi urdin (blue giant ingelesez) O edo B espektru motako eta III argitasun klaseko (izar erraldoien klasea) izarrei deritze. Hertzsprung-Russell diagraman izar hauek goiko eta ezkerreko izkinan agertzen dira bere argitasun altua eta bere espektru mota goiztiarragatik (bere azaleko tenperatura altua).

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraldoi urdinak O edo B espektru motako izarrak dira, oso argitsuak, -5, -6 eta altuagoak ere izan daitezkeen magnitude absolutuetara iris daitezkeenak. Bere azaleko tenperatura altua dela eta (50.000 kelvinetik gorakoa ere izan daitekeena), bere erradiazioaren zati handi bat espektro elektromagnetikoko ultramorearen esparruan igortzen dute eta zuri-urdinska kolore batekin dizdira egiten dute. Iraupen laburreko eboluzio fase batean daude, hidrogenoaren fusioa amaitu ondorengoa, eta erraldoi gorri bihurtuko dituen hedapen eta hozte etapa baterantz joanez. Oso bizitza laburreko izar masiboak dira (hamarnaka edo ehundaka milioika urte ingurukoa), eta izar eboluzioaren egungo teoriak, horietako gehienek euren bizitza supernoba bezala amaituko dutela iragartzen du.

Gure eguzkia bezalako masa txikiagoko izarrekin alderatuta duten bizitza laburra dela eta, sarritan nebulosa dizdiratsuengandik gertu edo/eta izar elkarte edo kumulu ireki gazteen zati bezala aurki daitezke.

Erraldoi urdinak ez dira Rigel (β Orionis) bezalako supererraldoi urdinekin nahastu behar, ezta Regulo (α Leonis) bezalako sekuentzia nagusiko izar urdinekin ere.

Erraldoi urdin garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo taulan erraldoi urdinik ezagunenetako batzuk azaltzen dira.

Nombre Bayer izendapena Espektru mota Argitasuna (eguzkiak) Tenperatura (K) Distantzia
(argi urteak)
Espiga A Alfa Virginis B1 III-IV 13.400 22.400 260
Bellatrix Gamma Orionis B2 III 6.400 21.500 240
Hadar Beta Centauri B1 III 11.200 22.500 530
Murzim Beta Canis Majoris B1 II-III 34.000 25.800 500
Albireo B Beta Cygni B B8V 19.0 12.100 385
Alfa Lupi B1.5 III 20.000 21.600 550
Beta Lupi B2 III 13.600 22.650 525
Alfirk Beta Cephei B2 IIIv 14.600 26.700 595
Alcíone Eta Tauri B7 IIIe 1.400 13.000 440

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]