Erratatxismo

Erratatxismoa Belgikako Valonia (eta baita Brusela ere) Frantziarekin bat egitea proposatzen duen ideologia politiko irredentista da [1]. Funtsean, gaur egun flandriar nazionalismoari emandako erantzuna da, Flandriako independentzia proposatzen duen mugimendu politikoari, alegia. Izena frantsesetik dator: "rattacher", hots, erantsi edo atxiki, euskaraz.
Valoniar nazionalismoaren sektore batek sostengatzen du erratatxismoa, arrazoi linguistiko eta kulturalak argudiatuta (Valonia eta Brusela frantses-hiztunak direlako).
Erratatxismoa Belgikako sorreran bertan agertu zen, 1830ean. Garai hartan gaur egun baino sostengu handiagoa izan zuen. Verviers hirian, esaterako, erratatxistek gehiengoa zuten [2]. Valoniaren garapen ekonomikoa bermatzeko eskualdeak Frantziarekin bat egin behar zuela proposatu eta Valonia frantses kulturakoa zela gogoratzen zuten garai hartako erratatxistek [3].
1968an Frantziako presidente Charles de Gaullek erratatxismoaren aldeko adierazpen publikoa egin zuen: "Egunen batean Valoniako agiantariak Frantziara politikoki hurbilduko balira, guk erantzun positiboa emango genieke" [4].
Inkestak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean, Institut français d'opinion publique delakoak Belgikako estatua desagertuko balitz frantsesen %66k baietza emango liokeela Valoniako integrazioari Frantzian plazaratu zuen [5].
Beste inkesta batek, Valonian egindakoa 2010ean ere, agerian jarri zuen Valoniarren %32 aukera horren alde agertuko liratekeela ere [6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gil, Abel Bélgica, ¿un Estado fallido en Europa? El Orden Mundial, 2016
- ↑ Els Witte (trad. du néerlandais par Anne-Laure Vignaux), « La Construction de la Belgique : 1828-1847
- ↑ ean Stengers, Histoire du sentiment national en Belgique des origines à 1918, t. I : Les Racines de la Belgique : jusqu'à la Révolution de 1830, Bruxelles, Racine, 2000
- ↑ Bosher, J. F. (2019ko apirilaren 20an) The Gaullist attack on Canada 1967-1997 McGill-Queen's Press - MQUP
- ↑ Les Français prêts à un rattachement des Wallons, selon l'Ifop Reuters, 2010ko ekainaren 9an
- ↑ [https://www.lefigaro.fr/international/2010/06/24/01003-20100624ARTFIG00627-un-tiers-des-wallon-prets-a-devenir-francais.php Un tiers des Wallons prêts à devenir Français] Figaro, 2010eko ekainaren 10ean