Errealismo artistiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egun on, Courbet jauna, 1854an Gustave Courbetek egindako margolan errealista.
Annibale Carracci, Harategia, 1580 inguruko margolana.

Errealismo artistikoa esanahi desberdinak izan ditzakeen kontzeptua da: korronte idealisten eta erromantikoen aurreko erreakzio moduan sortu ziren arte-mugimendu batzuk izan daiteke, batetik; zentzu horretan XIX. mendean Frantzian Errealismo literarioa eta margolaritza errealista sortu ziren.[1] Modu orokorrago batean, bestetik, jarrera estetiko bat definitzen du, arte eta errealitatea identifikatzeko joera, alegia; azken honen arabera arteak errealitatea imitatu nahi du. Azken zentzu horretan errealismoa une eta garai desberdinetan agertu da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealismo artistikoak objetibitatea bilatzen du, ametsak eta fantasia baztertuz. Nolabait, egunerokotasuna exostismoaren gainetik kokatzen dute, arazo politikoak eta gizartekoak erakutsiz. Artista errealisten helburua errealitatea ahalik eta modu zehatzago erakustea da. Horretarako artistaren behaketa ezinbestekoa da. Ikuspuntu tekniko batetik, Erromantizismoarekin konparatuta, ez zituen aldaketa handiak ekarriko. Aldaketa gaien aldetik izango da. Errealitatea edertu gabe, artista errealistak garaiko gatazkak, lantegien esplotazioa, txirotasuna, bazterketa, gizartearen arazoak aurkeztuko ditu. Zentzu horretan garaiko benetako testigantzak izango dira lan hauek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]