Erredox erreakzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erredox erreakzio baten irudikapena

Erredox erreakzioak (erredukzio/oxidazio erreakzioren laburpena) atomoen oxidazio-zenbakia (oxidazio-egoera) aldatzen duten erreakzio kimikoak dira.

Erredox prozesuak sinpleak izan daitezke (esaterako karbonoa oxidatzen denean karbono dioxidoa eratzeko edo hidrogenoak karbonoa erreduzitzen duenean metanoa (CH4) eratzeko) edo prozesu konplexua izan daiteke (elektroien transferentzia-prozesu konplexuen bidez giza gorputzean azukrea oxidatzen denean bezala).

Erredox terminoak bi kontzeptu barne hartzen ditu:

  • Oxidazioa: atomo, molekula edo ioi batek elektroiak galtzen ditu
  • Erredukzioa: atomo, molekula edo ioi batek elektroiak irabazten ditu

Hala ere, deskribapen hauek, nahiz eta aski izan kasurik gehienetan, ez dira erabat zehatzak. Oxidazioa eta erredukzioa oxidazio-zenbakiaren aldaketa gertatzen denean eman ohi da, baina elektroien transferentziak ez dauka zergatik gertatu behar. Beraz, definizio hobe bat hau da: oxidazioa oxidazio-zenbakiaren handitzea da, eta erredukzioa oxidazio-zenbakiaren txikitzea da. Normalean elektroien transferentzia gertatzen da, baina beste erreakzio batzuetan ez da hala izaten (esaterako lotura kobalenteen kasuan).

Erredox erreakzioen adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekuntzak erradikal askeen inplikazioa daukaten erredox erreakzioak dira.

Adibide on bat hidrogenoaren eta fluorraren arteko erreakzioa da:

 \mathrm{H}_{2} + \mathrm{F}_{2} \longrightarrow 2\mathrm {HF}

Erreakzio osoa bi erdi-erreakziotan zati daiteke, alde batetik oxidazio-erreakzioa:

 \mathrm{H}_{2} \longrightarrow 2\mathrm{H}^{+} + 2e^-

eta bestetik erredukzio-erreakzioa:

 \mathrm{F}_{2} + 2e^- \longrightarrow 2\mathrm{F}^{-}

Erredoz erreakzioan ez dago kargaren aldaketa garbirik, hau da, oxidazio-erreakzioan soberan geratu den elektroi-kopurua erredukzio-erreakzioan kontsumitutakoen kopuru bera izan behar da.

Elementuen oxidazio-zenbakia, baita forma molekularrean ere, zero da beti. Lehen erdi-erreakzioan, hidrogenoa oxidatu egiten da zero oxidazio-zenbakitik +1 oxidazio-zenbakira. Bigarren erdi-erreakzioan, fluorra zero oxidazio-zenbakitik −1 oxidazio-zenbakira erreduzitzen da.

Bi erdi-erreakzioak batera jarriz, elektroiek elkar ezeztatzen dute:

\frac{\begin{array}{rcl}
\mathrm{H}_{2} & \longrightarrow & 2\mathrm{H}^{+} + 2e^{-}\\
\mathrm{F}_{2} + 2e^{-} & \longrightarrow & 2\mathrm{F}^{-}
\end{array}}{\begin{array}{rcl}
\mathrm{H}_{2} + \mathrm{F}_{2} & \longrightarrow & 2\mathrm{H}^{+} + 2\mathrm{F}^{-}
\end{array}}

Eta ioiak konbinatu egiten dira hidrogeno fluoruroa eratzeko:

\mathrm{H}_{2} + \mathrm{F}_{2}\, \ \longrightarrow \ 2\mathrm{H}^{+} + 2\mathrm{F}^{-}\  \longrightarrow \ 2\mathrm{HF}

Oxidazioa geologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxidazioa, edo herdoiltzea, meteorizazio kimiko bat da. Higadura mota honek kolore laranja edo gorrixka ematen die materialei, adb, kaltzitari.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erredox erreakzio Aldatu lotura Wikidatan