Iheslarien esparru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errefuxiatu-eremu» orritik birbideratua)
Kongoko Errepublika Demokratikoko egungo ekialdean dagoen Ruandako Genozidioaren ondorengo iheslarien esparrua.
irudian, Gineako errefuxiatu sierraleonarren kampamentu bat ikus daiteke

Iheslarien esparrua (edo errefuxiatuen kanpamendua) iheslariak hartzeko aldi baterako egonlekua da. Kanpamendu bakarrean, ehunka milaka pertsona bizi daitezke. Nazio Batuek edo gobernuz kanpoko erakundeek, hala nola, Gurutze Gorria bezalako nazioarte mailako erakundeek eraiki eta kudeatzen dituzte.

Errefuxiatuen kanpamenduak oro har inprobisatu egiten dira eta oinarrizko giza beharrak aldi laburrean asebetetzeko diseinatuta daude. Zenbait eiheslarien esparru zikinak eta antihigienikoak dira. Iheslariak ezin badira itzuli (sarritan, gerra zibil baten ondorioz), krisi humanitarioa gerta daiteke.

Zenbait iheslarien esparru iraunkor bilakatu dira, hala nola, Ain al-Hilweh, eta hamarkadetan iraun dute giza eskubideetarako oso ondorio garrantzitsuak izanez.

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iheslarien esparruko instalazioak honakoak izan daitezke:

  • Ostatuak (oihal-etxolak)
  • Higiene-instalazioak (garbiketa eta komunak)
  • Mediku-hornidura
  • Komunikazio-ekipoak (adibidez irratia)
  • Bidelapurren aurkako babesa (adibidez, oztopoak, kontrol-postuak, bakearen aldeko tropak)

Iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonak gera daitezke kanpamendu hauetan elikagaiak, larrialdiko edariak eta osasun laguntzak jasotzen, etxera itzultzea segurua izan arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]