Errege-erreginen Kapera (Granada)
| Errege-erreginen Kapera (Granada) | |
|---|---|
| Capilla Real | |
| Kultura ondasuna | |
| Granadako katedrala | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Granadako probintzia |
| Udalerria | Granada |
| Koordenatuak | 37°10′34″N 3°35′56″W / 37.176°N 3.599°W |
![]() | |
| Altitudea | 81 m, itsas mailaren gainetik |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1506 |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Granada (en) |
| Izena | Elisabet I.a Gaztelakoa Fernando II.a Aragoikoa Filipe I.a Gaztelakoa Joana Gaztelakoa Migel Bakearena |
| Erabilera | mausoleoa |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Enrique Egas |
| Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
| Ondarea | |
| BIC | RI-51-0000041 |
| Webgune ofiziala | |
Granadako Errege-erreginen Kapera (gaztelaniaz, Capilla Real) Andaluziako Granada hirian dagoen mausoleo bat da. Granadako katedralari atxikitako eraikina da, katedralaren gurutzaduraren hegoaldeko atariaren parean dago. Era berean, eraikinak bere parte bereizgarri propioak ditu, hala nola sakristia (museo erakustoki baten eran erabilia 20. mendetik), eta lonja bat, 1518an amaitua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errege-erregina Katolikoen aginduz (Fernando Aragoikoa eta Elisabet Gaztelakoa) eraiki zen, musulmanen gaineko garaipenik handiena erdietsi zuten hirian lurperatuak izan nahi zutelako. Izan ere, Granada hartzeak amaiera eman zion musulmanen presentziari Espainian 1492an. Enrique Egasi eman zioten kapera eraikitzeko ardura. Kapera 1506 eta 1521 artean eraiki zen.[1]
Hain zuzen ere, han da Errege-erregina Katolikoen hilobia, eskultura bikoitzak, zenotafioak baino ez direnak, hilkutxak kaperaren azpi-azpian dagoen kripta batean baitaude.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste pieza nabarmen batzuk dira erretaula nagusia (Felipe Bigarnyk egina), eta erreja. [2]
Museo gisa erabilitako partea ikus daiteke urregintza bilduma bat (Elisabet erreginaren koroa eta zetroa barne), eta zenbait lan interesgarri margolari hauenak: Pedro Berruguete, Hans Memling, Bartolomé Bermejo, Rogier van der Weyden, Dierick Bouts eta Sandro Botticelli. [3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpoaldea.
-
Erreja bikainaren aurrean, errege Katolikoen hilobia, eta ondoan Joana eroarena eta Felipe ederrarena.
-
Fernando Katolikoaren estatua,
-
Felipe IV.a Espainiakoa eta bere emaztea Elisabet Borboikoa, 17. mendean gehitutako erlikiontzi batean. Alonso Mena.
-
Elisabet Katolikoaren estatua, Felipe Bigarny.
-
Elisabet erreginaren koroa.
Margolan nabarmenak:
-
Epifania, Bartolomé Bermejo.
-
Natibitatea, Hans Memling.
-
Gurutzetik eraistea, Dieric Bouts.
-
Kristoren otoitza, Botticelli.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pozo Felguera, Gabriel. (2021-10-24). «Los padres del gótico granadino: el trazador Enrique Egas y su cantero Juan de Marquina» El Independiente de Granada (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Molina Martín, Rafael. «El retablo mayor de la Capilla Real de Granada (1519-1521)» Identidad e Imagen de Andalucía en la Edad Moderna (kontsulta data: 2025-07-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) La sacristía-museo – Capilla Real de Granada. (kontsulta data: 2025-07-07).
