Errege Magoen autoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errege Magoen autoa
AutoReyesMagos.jpg
Jatorria
Egilea ezezaguna
Argitaratze-data XII. mendea
Jatorrizko herrialdea Gaztelako Erresuma
Ezaugarriak
Hizkuntza gaztelania

Errege Magoen autoa (gaztelaniaz: Auto de los Reyes Magos), Errege Magoen misterioa ere deitua, XII. mende inguruko antzezlan erlijiosoa da. Felipe Fernández Vallejo apaizak Toledoko katedraleko kapituluaren liburutegian aurkitu zuen kodexa, eta egun Espainiako Liburutegi Nazionalean gordetzen da.[1] Izenburua Ramón Menéndez Pidal filologoak jarri zion 1900. urtean. Gaztelako eta Espainiako lehenbiziko antzezlantzat onarturik dago.[2] Urtero, urtarrilaren 6an, bertsio sinplikatua antzezten da Albaceteko Vianos herrian.

Testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlan osoa ez da gordetzen, 147 bertso inguru bakarrik. Metrika aldetik polimetrikoak dira. Testua jarraian idatzia dago, hitz laua izango balitz bezala; ondorioz, ez da erraza errege bakoitzak esaten duena bereizi egitea zeren eta grafikoki ez dira markatzen. Testu berean beste motatako Bibliaren inguruko komentarioak jaso ziren.

Egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana idatzi zuen egilearei buruzko informazioa ez dago. Bakarrik testutik beretik atera daitekeen informazioa dago. Horren arabera eta hizkuntzaren ezaugarrien arabera, Frantziatik Toledora joan zen idazle batez pentsatu da. Garai hartan elizgizon asko joan ziren hiri horretara eta hau horietako bat izan zitekeen. Dena dela, nabaria da jende guztiarentzat ulergarria izango zen testua egiteko asmoa. [3]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuan jasotzen den gertaera Errege Magoek Herodesi egin zioten bisita da. Tradizionalki, nahiz eta horrelako markak ez izan, bost eszena bereizten dira:

  • Lehenengoan errege bakoitzak bere bakarrizketa egiten du. Hirurak simetrikoak dira. Aurkitu duten izar berriaz eta haren balizko esanahiaz aritzen dira.
  • Bigarrenean zer opari eraman erabakitzen dute, haien bitartez haurraren benetako izaera ezagutzeko.
  • Hirugarrenean Herodesen jauregira doaz. Herodesek ere haurra bisitatu behar duela dio.
  • Laugarrenean Herodesen bakarrizketa jasotzen da. Hark jakintsuak deitzen ditu haurrari buruz informazio gehiago biltzeko.
  • Bosgarrenean Herodesek jakintsuekin eztabaidatzen du. Han eteten da antzezlana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]