Errege Magoen erlijiozko antzerkia (Zangoza)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zangozako Errege Magoen erlijiozko antzerkia (italieraz: Auto de los Reyes Magos), ofizialki Erregeen Misterioa, Nafarroako Interes Turistikoko festa ezaguna da. Festa 1967tik ospatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festaren jatorria Jose Legarda kaputxinoak 1900an Zangozako auroroentzat idatzi zuen testuan dago. 1967tik, ohitura berreskuratuta, urtarrilaren 6ko goizeko 11:30etan, aire zabalean, ospatzen da. Testua bertsoz idatzia dago. 2012an Nafarroako Interes Turistiko Festaren izendapena du.[1]

Misterioa Zangozako leku garrantzitsuenetan gelditzen da, esaterako Vianako printzearen jauregian edo Ongai-Vallesantoro jauregian. Antzerkian bederatzi eszena antzezten dira: Herodesekin izandako elkarrizketa, aingeruaren abisua, e.a. Antzerkia Done Jakue elizan bukatzen da: han erregeek meza entzuten dute eta Auroroek kantatzen dute.

Antzerkian 50 inguruko pertsonek lan egiten dute.

Castejóngo antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castejón herrian ere azken urtetan Errege Magoen erlijio antzerkia egiten da. Hau ere Jose Legardaren testuan oinarrituta dago. Goizeko hamaiketa Foruen plazatik ateratzen da herri osoa zeharkatzeko. Bukaera elizan egiten den mezarekin ematen zaio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]