Errege nahi zuen gizona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errege nahi zuen gizona
Jatorria
Argitaratze-data 1975
Jatorrizko izenburua The Man Who Would Be King
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa abenturazko filma eta film dramatikoa
Iraupena 129 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Man Who Would Be King
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Huston
Gidoigilea(k) John Huston
Rudyard Kipling
Gladys Hill (en) Itzuli


[[Kategoria:Gladys Hill (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Michael Caine
Christopher Plummer
Saeed Jaffrey (en) Itzuli
Doghmi Larbi (en) Itzuli
Shakira Caine (en) Itzuli
Jack May
Sean Connery (Daniel Dravot (en) Itzuli)
Albert Moses (en) Itzuli


[[Kategoria:Saeed Jaffrey (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Doghmi Larbi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Shakira Caine (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Albert Moses (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea John Foreman (en) Itzuli
[[Kategoria:John Foreman (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa Russell Lloyd
Bestelako lanak
Musikagilea Maurice Jarre
Argazki-zuzendaria Oswald Morris
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Afganistan
Historia
Nominazioak [[Golden Globe Award for Best Original Score (en) ]]
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
48. Oscar Sariak

Alexandre Trauner, Tony Inglis (en) , Peter James

Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
48. Oscar Sariak

Edith Head (en)

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
48. Oscar Sariak

John Huston, Gladys Hill (en)

Muntatze onenaren Oscar Saria
48. Oscar Sariak

Russell Lloyd
Kanpo estekak

Errege nahi zuen gizona (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Man Who Would Be King), 1975eko John Hustonek zuzendutako abentura filma bat da. Sean Connery, Michael Caine, Saeed Jaffrey eta Christopher Plummer aktoreek antzeztu zuten. Maurice Jarre frantziar musikagileak soinu banda konposatu zuen eta berez, jatorrizko kontakizuna bezala Afganistango Kafiristan eskualdean girotua egon arren, Marokon filmatu zen.

Rudyard Kiplingen idazlearen 1888ko izenburu berdineko kontakizunean oinarrituta dago, eta EITBk euskarara bikoiztu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1885, Indiako Britainiar Raja. Gau batez, Rudyard Kipling idazlea (Christopher Plummer) bere egunkariko bulegoan idazten ari dela gizon zarpail eta desitxuratu bat hurbildu eta hitz egiten hasi zaio. Hasieran Kiplingek diru eskean sartu den behartsu bat dela usteko du, baina bat-batean, harriduraz, haren aurpegia ezaguna egin eta orain duela bi urte ezagutu zituen alproja parea osatzen zutenetako bat dela ohartuko da, hots, Peachy Carnehan zena (Michael Caine). Orduan, duela bi urte bere bulegoan hiruen artean izandako hizketaldiaz oroitzen hasiko da...

Daniel Dravot (Sean Connery) eta Peachy Carnehan britainiar armadako bi gudari ohi abenturazale, harroputz eta lotsagabe batzuk dira, edozertarako beti prest, biak masoiak izateaz gain bizia nolabait aurrera ateratzeko asmoz negozio usteletan sartuak daude.

Behin batez Danielek urruti eta erabat isolaturik dagoen Kafiristan erresumaren berri du (gaur egungo Afganistan herrialdeko Nuristan probintzia), hau Himalaia mendietatik haratago dagoen kondairazko erresuma bat da, hortaz bi adiskideak elkarren artean ados jarri eta bertaratzeko bidai arriskutsuari ekingo diote. Ia hiltzear egon diren bidaia burutu ondoren, Kafiristana ailegatu eta bertan Billy Fish (Saeed Jaffrey) izeneko gurkha ohi bat ezagutuko dute, honek bertakoen eta haien arteko itzultzaile lanak egingo dizkielarik. Han gudaz-guda bertako herrixketako jendea gudaroste txiki batean bildu eta azkenik haren buruzagiak bilakatuko dira. Horretaz gainera, eta guda batean zehar Daniel Dravoti gezi batek jo eta bere soinean eta arroparen azpian zeraman bandolera batean jo izanaren ondorioz bizirik ateratzean, bertako jendeak antzina bertan egon eta itzultzeko zina egin zuen jainko bat dela usteko du (gerora jainko hori Alexandro Handia zela ohartuko dira).

Britainiar alproja bi horiek, orduan, euren aldeko egoera horretaz baliatuko dira euren hasierako asmoa betetzeko: aberastea, alegia.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]