Erregeen II. Liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Erregeen II. liburua (edo II Erregeak edo 2 Erregeak; hebreeraz: מְלָכִים ב‎, Melajim Bet) Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Liburu historikoen sailekoa. Biblian, Erregeen I. liburua du aurrean, eta I Kronikak ondotik.

Jatorrizko liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun I Erregeak, II Erregeak, eta Samuelen I. eta II. liburuak direnak liburu bakar bat izan ziren jatorriz, eta geroago, modu artifizialean, lau liburutan banatuak izan ziren. Ziur asko, banaketa horren arrazoia izango zen jatorrizko liburu handia tamaina txikiagokotan banatzea, eskuetan erabiltzeko errazagoa izan zedin. Horregatik, liburu horietako bakoitza liburu bakar baten partetzat jo behar da.

Liburuaren gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak Judea eta Israelgo erresumen historia azaltzeari ekiten zion, Salomonen heriotzetik Samaria eta Jerusalemgo erorialdiraino. Eliseo profetaren mirariak ere azaltzen ditu. Liburuaren amaieran Babiloniako gatibualdia aipatzen du.