Errekaortu-Kareaga
Errekaortu-Kareaga (7) | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Udalerria | Barakaldo |
Auzoak | Errekaortu, Errekatxo eta Kareaga |
Azalera | 14,50 km² |
Biztanleria | 8.129 (2013) |
Errekaortu-Kareaga Barakaldoko (Bizkaia) 7. barrutia da. Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 8.129 biztanle zituen 2013. urtean,[1] eta 14,50 kilometro koadroko azalera dauka, udalerriko barrutien artean handiena delarik, udalerriko azaleraren %66a pilatuz.[2] Barakaldoko mendebaldean kokaturik dago, eta Errekaortu, Errekatxo edo Mespelerreka, eta Kareaga auzoek osatzen dute.
Errekaortun Barakaldoko parkerik handiena dago, Gorostiza parkea hain zuzen ere. Horrez gain, herriaren ur beharrizanak asetzen dituen Mespelerrekako urtegia ere bertan kokatzen da. 2000. urtetik Idom konpainiak etxe orratzak eraiki ditu, guztira 700 etxebizitza inguru. Etxebizitza horiek barrutiko biztanle kopurua handitu dute, eta, horregatik, Gurutzetako osasun zentroa handitu behar izan dute Barakaldoko agintariek.
Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barrutia osatzen duten auzoetan jendetsuena Errekaortu da. N-634 errepideak auzoa bitan banatzen du: alde batean, XX. mendearen erdialdetik garatutako etxebizitza blokeak eta mende aurreko etxe zaharrak daude; eta, errepidearen beste aldean, aipaturiko Idomen etxebizitza berriak.
Kareagako auzoak izaera industriala dauka erabat, hainbat enpresa eta dendagune biltzen dituela, Max Center merkatal-gunea esaterako.
Errekatxon, Mespelerreka izenez ere ezaguna, etxe sakabanatuak eta berdeguneak dira nagusi, hortik datorkio Barakaldoko birika ezizena.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
- ↑ Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barakaldoko auzoak | ||
---|---|---|
Arrontegi • Arteagabeitia • Beurko • Burtzeña • Done Bikendi • Errekaortu • Errekatxo • Gurutzeta • Kareaga • La Paz • Larrea • Lasesarre • Llano • Lutxana • Santa Teresa • Urban Galindo • Zaballa • Zentroa • Zuazo |