Errepide nazional erradial
| Errepide nazional erradial | |
|---|---|
| Datuak |
Errepide nazional erradialek Espainiako errepide nazionalen sare historikoen oinarrizko sarea osatzen zuten: errepide nazionalen artean sei errepide nagusiak ziren. Jatorri gisa Madril zuten, Espainiako hiriburua izanik eta, gainera, penintsularen erdi-erdian egonda, izaera erradial batekin planifikatu eta izendatu ziren.
Nomenklatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepideek honako nomenklatura hau zuten: «N», erromatar zenbakietan adierazita gero zifra—I, II, III, IV, V, VI—, gidoi batez bereizia.
2015eko Errepideen Lege berriaz geroztik, zenbaki erromatar horien ordez arabiar bertsioak jarri zituzten —1, 2, 3, 4, 5, 6—, seinaleztapena pixkanaka egokitzen hasi zelarik.[1]
2020ko hamarkadan, nomenklatura horrek modu administratiboan baino ez du irauten, eta errepide zati jakin batzuetan, normalean galtzada ez-bikoiztuak dauden tokietan.
Gainerakoen, bide gehienak autobia eta autobideetan banatu dira ia osorik 21. mendean eta, orain, «A» gisa ezagutzen dira, zenbaki arabiarretan zituzten zenbakiekin —A1, A2, A3, A4, A5, A6—, gidoiarekin bereizita.
Guztien zerogarren kilometroa Madrilgo Puerta del Solen zegoen.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herritik bat igarotzen zen, N-I, Madril-Irun deiturikoa. Haren euskal zatien kudeaketa (Araba, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoan) daukate Arabako Foru Aldundiak, Nafarroako Foru Komunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Errepideon kudeaketa eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoarenak eta Nafarroarenak izaki, N-I eta N-1 izan zenaren izenak ere erkidegoen eta foru aldundien eskumena dira Hego Euskal Herrian, eta N-1 zena A-1 deitzen da Araban eta Nafarroan, eta N-I zenbaki latinoz Gipuzkoan (non jada ez den Iruneraino iristen, Donostiaraino baizik) [2]. Bide bikoiztua da bere euskal tarte osoan A-1 / N-I bidea 21. mendean.
Adierazgarriak eta mapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nomenklatura iparralderantz zuzenen abiatzen zen errepidean hasi zuten (Euskal Herrira eta Frantziako Irungo mugara zuzendutakoarekin), eta gainerakoak erlojuaren orratzen ordenan zenbakitu zituzten.
| Nomenklatura | Jatorria | Amaiera | Izena |
|---|---|---|---|
| N-I | Madril | Irun | N-1 |
| N-II | Madril | La Jonquera | N-2 |
| N-III | Madril | Valentzia | N-3 |
| N-IV | Madril | Cadiz | N-4 |
| N-V | Madril | Portugalekiko muga, Badajozetik mendebalderaxeago. | N-5 |
| N-VI | Madril | Coruña | N-6 |
- N-I
- N-II
- N-III
- N-IV
- N-V
- N-VI
21. mendeko autobide erradialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Nomenklatura | Jatorria | Amaiera | Izena | Beste izen batzuk |
|---|---|---|---|---|
| A-1 | Madril | Burgos | Iparraldeko autobia | Etxegaratetik Donostiara Gipuzkoa N-I deitua |
| Miranda de Ebro | Lasarte-Oria | |||
| A-2 | Madril | Zaragoza | Ipar-ekialdeko autobia | Aragoiko autobia (Madril-Zaragoza) |
| Fraga | Bartzelona | Ipar-ekialdeko autobia (Fraga-Bartzelona) | ||
| A-3 | Madril | Valentzia | Ekialdeko autobia | Valentziako autobia |
| A-4 | Madril | Dos Hermanas | Hegoaldeko autobia | Andaluziako autobia |
| Jerez de la Frontera | Puerto Real | |||
| A-5 | Madril | Portugal | Hego-mendebaldeko autobia | Extremadurako autobia |
| A-6 | Madril | Collado Villalba | ||
| Adanero | Arteixo |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Carreteres Radials d'Espanya» artikulutik itzulia izan da, 2026-04-23 data duen 37105703 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2026-04-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Madrazo Madrazo 1984, 96 y siguientes or. .
- ↑ Gipuzkoako Foru Aldundia, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua. «N-I - Direktorio geografikoa}» b5m (kontsulta data: 2026-05-22).