Erreportaje


Erreportajea prentsa idatzizko eta telebistako genero informatiboa da. Zineman dokumentala egin ohi denez, prentsa idatzizko edo telebistako erreportajea, berri luze baten egitura daukan informazioa da. Irudiekin, hitzekin eta soinuekin osaturiko testigantzen bilduma bat da erreportajea; gaurkotasunez beteriko dokumentuak dira, pertsonen bizipenak, testigantzak eta iritziak jasoaz. Askotan, egoera hori bizi izan duten pertsonen ahotik.
Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreportajean kazetariak zuzenean jasotako informazioa biltzen da. Prentsaren hasieratik, bereziki XVII. mendetik, kazetariek zuzenean jasotako albisteen erreportajeak agertzen dira.[1] Baina XIX. mendetik lehen erreportaje modernoak agertzen dira. Mende horretan ematen diren gertaera handien aurrean iritzi publikoak informazioa jaso nahi zuen, esaterako Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondorioz edo, Europan, Krimeako Gerraren ondorioz (1853-1856).[2] Informazio horretan datu hotzak ez ziren nahikoa, irakurleek gehiago eskatzen zuten. Lehenengo erreportaje horiekin, halaber, fotokazetaritzaren hasiera ikusi zen: argazkilariek laborategia kanpaina inguruetara hurbiltzen zuten egunkarietara bidaliko ziren argazkiak prestatzeko.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreportajea informazio genero bat da, dio Berria egunkariaren estilo liburua, gai librekoa, baina eredu objektiboan landua eta, batik bat, estilo zuzenean idatzia. Gertaerak azaltzen dira, baina ez daude, nahitaez, gaurkotasunari lotuak: batzuetan berri izateari ere utzi diote. Edonola ere, gertaera berri samarrak dira, edo ezezagunak orain arte. Genero honek bide ematen du albiste izan diren edo izan litezkeen gertaerak xeheago azaltzeko, nondik norakoen berri emanez. Kazetaria dakiena edo ikusi duena bere hartan emateko ahaleginean aritzen da, kontatzen diharduen gertaera eta egitateei buruzko epairik eta iritzirik eman gabe.[3]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atal batzuk bereizi daitezke:
- Egilearen edo egile nagusien izen-deiturak. (Eskuineko adibidean: Euskal Irratiak).
- Argitaratze data. Eskuineko adibidean, eguna eta ordu zehatza ikus daiteke.
- Titulua edo Lerroburua. Letra molde handia erabili ohi da. Irakurleak ikusten duen lehenengo elementua da. Horregatik, beste tipografiaz idazten da, atentzioa deitzeko. Ingelesez erreportaje edo artikuluen tituluetan letra larriak erabili ohi dira hitz guztietan. Euskaraz ez. Euskaraz, tituluetan, beste edozein esalditan bezala erabiltzen dira letra larri eta xeheak. Eskuineko irudian agertzen den adibidean, "Kanboko Marienian landaturiko garia produktu kimikoekin pozoituta izan dela salatu dute".
- Bigarren mailako titulu edo lerroburua. Letra molde txikiagoa erabili ohi da. Batzuetan izenburuari ñabarduraren bat gehitzeko, eta beste batzuetan erreportajea testuinguruan kokatzeko. Eskuineko irudian agertzen den adibidean, gorriz, goi-goian: "Lurraren espekulazioa". (Beste batzuetan bigarren mailako lerroburua titulu nagusiaren azpian agertuko da).
- Lead edo sarrera. Letra molde txikiagoa erabili ohi da. Erreportajearen elementu garrantzitsuenak aipatzen dira, irakurlea harrapatzeko. Pantaila-argazkian ikus daitekeen adibidean, letra beltzez: "Kanboko Marienia eremuan joan den larrazkenean ogia egiteko landaturiko garia produktu kimikoekin pozoitua izan dela salatu dute. ELB, Lurzaindia, Ostia, Le Cade eta Nahi Dugun Herria kolektiboek".
- Corpusa edo testuaren gorputza. Letra molde txikiagoa erabili ohi da. Ez du egitura finkorik izaten; kazetariaren lan egiteko moduaren arabera izan daiteke. Bertan testigantzak, balorazioak, zifrak eta beste material osagarriak jasotzen dira.[4]
- Irudiak, argazkiak, marrazkia ager daitezke erreportajean, testuarekin batera, eta argazki-oinak.
- Publizitatea, iragarkiak ager daitezke erreportajean txertatuta.
Erreportajearen urratsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikerketa
- Informazioaren antolaketa
- Idazketa
- Aurkezpena
Erreportaje motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zientifikoa
- Esplikatzailea, gai bat azaltzeko
- Ikerketa-erreportajea, kazetariak detektibe lana egiten du ezkutuan dauden informazioal azalarazteko
- Giza-intereskoak, pertsona edo kolektibo batengan zentratuta
- Formala, objektiboa, berri bat zabaltzeko
- Narratzailea, kronika antzekoa, gertaera bat narrazio bat bezala azaltzen du
- Interpretatzailea, kazetariak irakurleari gertaeren gakoak azaldu behar dizkio
- Autobiografikoa, Tom Wolfe kazetariak zabalduta, kazetaria erreportajearen protagonista da
- Informatiboa, formala antzekoa, lead eskema jarraituz kazetariak modu askeaz gaia azaltzen du
- Deskribitzailea, kazetariak datuez gainetik, sentzazioak azaltzen ditu
Formal: El reportaje formal es similar a la noticia, el periodista no incluye opiniones personales, tiene un lenguaje un poco más amplio que el de la noticia, y tiene secuencias narrativas las cuales tienen un orden cronológico (antes-durante-después).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Raymond Manevy: La presse française de Renaudot à Rochefort, Foret, 1958.
- ↑ Francis Balle: Et si la presse n'existait pas.... J.-C. Lattès, 1987.
- ↑ https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/informazioa-eta-interpretazioa
- ↑ https://es.scribd.com/doc/270248/El-Reportaje