Errepublikaren plaza (Paris)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Errepublikaren plaza (Paris)
Place de la République (Paris), réaménagement, 2013-06-14 18.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Île-de-France
BarrutiPariseko barrutia
HiriaParis
Municipal arrondissementParisko 3. barrutia
Koordenatuak 48° 52′ 02″ N, 2° 21′ 51″ E / 48.867277777778°N,2.3640555555556°E / 48.867277777778; 2.3640555555556Koordenatuak: 48° 52′ 02″ N, 2° 21′ 51″ E / 48.867277777778°N,2.3640555555556°E / 48.867277777778; 2.3640555555556
Historia eta erabilera
Renovationaekaina 2011 - uztaila 2013
Izenaren jatorria errepublika
Zabalera 119 m.
Luzera 283 m.

Errepublikaren plaza (frantsesez: Place de la République) Frantziako Paris hiriburuan dagoen plaza bat da. 3., 10. eta 11. barrutien arteko elkargunean kokatua dago. 3,4 hektareatako azalera du eta erdian Marianne Frantziako Errepublikako irudi alegorikoaren eskultura dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Place du Château d'Eau (urezko gazteluaren enparantza) izena zuen, 1811 urtean iturri handi bat altxatu baitzen erdian. Pierre-Simon Girardek diseinatu zuen. 1867an Gabriel Davioud-ek oraindik eta handiagoa zen iturria eraki zuen alboan. Biak ala biak lehoiak zituzten apaigarri.

XIX mendearen amaieran hartu zuen enparantzak gaur egungo itxura, Haussmann baroiak egin zuen Parisko birmoldaketa handiaren barnean. 1879an Errepublikaren 90. urteurrena ospatzeko erdian eskultura bat ezartzea erabaki zen eta horretarako lehiaketa abiatu zen. Léopold Moriceren diseinua izan zen irabazlea. 31 metrotako brontzezko eskultura 1880ko uztailaren 14an inauguratu zen eta ordutik aurrera Errepublikaren plaza izenaz ezagutzen da enparantza.

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika kale eta boulevardek egiten dute bat Errepublikaten plazan.

  • Boulevard de Magenta
  • Rue Beaurepaire
  • Rue Léon-Jouhaux
  • Rue du Faubourg du Temple
  • Avenue de la République
  • Boulevard Voltaire
  • Boulevard du Temple
  • Passage du Vendôme
  • Rue du Temple
  • Boulevard Saint-Martin
  • Rue René Boulanger

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Geltokia: Metro-M.svgParis m 3 jms.svgParis m 5 jms.svgParis m 8 jms.svgParis m 9 jms.svgParis m 11 jms.svg République


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errepublikaren plaza (Paris) Aldatu lotura Wikidatan