Erresonantzia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Erresonantziak, fisikan, bibratu edo oszilatzeko gai den gorputz batek frekuentzia jakin batzuetan beste batzuetan baino anplitude handiago batekin oszilatzeko duen joera adierazten du. Anplitude maximoa lortzen den frekuentzia horiei sistemaren frekuentzia erresonanteak dira. Bibratzeko gai den gorputzari indar periodiko baten eraginpean jartzen bada, indar periodiko horren frekuentzia eta gorputz horren frekuentzia erresonantea antzekoak badira, indar nahiko txiki bat periodikoki aplikatu ezkero sistema oszilatzailearen anplitude handi bat lortzen da.

Erresonantzia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresonantzia fenomenoa bibrazioa edo uhin mota guztiekin gertatzen da: erresonantzia mekanikoa, erresonantzia akustikoa, erresonantzia elektromagnetikoa, erresonantzia nuklear magnetikoa (NMR), elektroi spin erresonantzia (ESR), edota uhin funtzioa kuantikoen erresonantzia. Sistema erresonanteak frekuentzia jakin bateko bibrazioak sortzeko erabil daitezke (adibidez, musika instrumentuak), edota frekuentzia jakin bat banandu frekuentzia asko dituen bibrazio konplexu batetik (filtroak).

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibide sinple bat umeen parkeetan aurkitzen diren kulunkak dira. Kulunkan dagoen pertsonari bultzatzen zaion frekuentzia kulunkaren frekuentzia erresonantearekin bat badator, kulunka gero eta altuago igoko da (anplitude maximoa). Bestalde, beste momentu batean bultzatuz gero, anplitudea askoz txikiagoa izango da.

Tacoma Narrows zubiaren oszilazioak eraitsi aurretik.

Baina erresonantzia zenbait kasutan kaltegarria izan daiteke. Adibidez, edalontzi bat, material zurruna izanik, suntsitu egingo da soprano batek edalontziaren erresonantzia frekuentzia abestu eta mantentzen badu. Arrazoi berdinagatik, armadak zubi batetik pasatzerakoan martxa hausten dute, bestela zubiarekin erresonantzian sartu eta zubia suntsitu baitaiteke. Azalpen hau eman zen 1940. Tacoma Narrowsko zubia (Ameriketako Estatu Batuak) zergatik erori zen azaltzeko, eta gaur egun oraindik liburu askotan erresonantziaren adibide gisa erakusten da. Hala ere, haizea zubitik pasatzerakoan gertatu ziren interakzio konplexu batzuengatik gertatu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]