Erresuma Batua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua
United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland


kornubieraz: Rywvaneth Unys Breten Veur ha Kledhbarth Iwerdhon
irlanderaz: Ríocht Aontaithe na Breataine Móire agus Thuaisceart Éireann
eskozieraz: Unitit Kinrick o Great Breetain an Northren Ireland
Eskoziako gaeleraz: Rìoghachd Aonaichte Bhreatainn is Èireann a Tuath
galesez: Teyrnas Unedig Prydain Fawr a Gogledd Iwerddon

Bandera Armarria
Ereserkia: "God Save the Queen"
██ Erresuma Batua ██ Europar Batasuna
██ Erresuma Batua ██ Europar Batasuna
Hiriburua
eta hiri handiena
Londres
51° 30′ N, 0° 7′ W / 51.500°N,0.117°W / 51.500; -0.117
Hizkuntza ofiziala
eta nazionala
ingelesa
Aitortutako
eskualde
hizkuntzak
eskoziera, Ulsterko eskoziera, galesa, kornubiera, Eskoziako gaelera, irlandera
Herritarra britainiar
Gobernua Monarkia konstituzional parlamentario unitarioa
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Lehen ministroa Theresa May
Legebiltzarra Legebiltzarra
 -  Goi ganbera Lorden Ganbera
 -  Behe ganbera Komunen Ganbera
Historia
 -  Britainia Handia eta Irlandaren batzea 1801eko urtarrilak 1 
 -  Irlandar Estatu Askearen konstituzioa 1922ko abenduak 5 
 -  Europar Batasunera sartzea 1973ko urtarrilak 1 
Geografia
 -  Guztira 243.610 km2 (80.)
94.060 sq mi
 -  Ura (%) 1,34
Biztanleria
 -  2014 zenbatespena 64.511.000[1] (22.)
 -  2011 errolda 63.181.775[2] (22.)
 -  Dentsitatea 255,6 bizt./km2
BPG (PPP) 2014  zenbatespena
 -  Guztira $2,549 trilioi (10.)
 -  Per capita $39.510[1] (28.)
BPG (nominala) 2014  zenbatespena
 -  Guztira $2,945 trilioi (5.)
 -  Per capita $45.653[1] (19.)
Gini (2012) positive decrease 32.8[3]
ertaina • 33.
GGI (2013) steady 0.892[4]
oso altua • 14.
Dirua Libera esterlina (£) (GBP)
Ordu-eremua GMT (UTC​)
 -  Udan (DST) BST (UTC+1)
Dataren formatua ee/hh/uuuu (AD)
Zirkulazioa errepidean ezkerrean
Aurrezenbakia +44

Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batua edota Erresuma Batua (ingelesez United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland edota United Kingdom, laburdura UK) Europako ipar-mendebaldean dagoen herrialdea da. Europar Batasunaren kidea da. Ingalaterrak, Galesek, Eskoziak eta Ipar Irlandak osatzen dute. Falkland uharteak ere Erresuma Batuaren zati dira.

Hiriburua Londres da, Ingalaterrako hiriburua ere badena. Eskoziakoa Edinburgh da, Galesko hiriburua Cardiff eta Ipar Irlandakoa Belfast.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erresuma Batuko geografia»
Erresuma Batuko topografia

Britainia Handia bi zatitan banatzen da, bata menditsua eta bestea behe-lurra. Zatien artean bi muga daude: Exe ibaiaren ahoa hego-mendebaldean eta Tees ibaiarena ipar-ekialdean.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guztira: 360 kilometro
  • Herrialdeak: Irlanda 360 kilometro.

Itsasertza: 12.429 kilometro.

Agindupeko itsas eremua:

  • Kontinente plataforma: nazioarteko akordioetan jasotakoa.
  • Arrantza egiteko area baztertzailea: 200 milia.
  • Lurraldeko Itsasoa: 12 mila.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epela; hego-mendebaldeko haizeek Ipar Atlantikoko korrontea gailentzen dute. Golkoko itsaslasterraren eraginak epeltasuna dakar. Egun gehienetan hodeitsu, britainiar eguraldia aldakorra da oso, azkar aldatu dezake egun eguzkitsu batetik hotza eta euria aritzera.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere muino eta mendixkez osatua; lautadak ekialde eta hego-ekialdean.

Muturrak:

  • Beherena: Fenland, -4 metro itsas mailatik.
  • Altuena: Ben Nevis, 1.343 metro itsas mailatik.

Natur baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikatza, petrolioa, gas naturala, eztainua, kareharria, burdina, gatza, buztina, beruna, oloa, garagarra, lupulua, patatak, erremolatxa, azukrea, tomateak eta garia.

Abeltzaintza eta deribatuak: erbi, behi eta txerri-azienda, haragia, artilea, esnea eta gurina.

Industriak: burdingintza eta metalurgia, kimikoa, tresneria eta transformaziokoa, ehungintza eta elikagaigintza.

  • Labore iraunkorrak: %0
  • Larre iraunkorrak: %58,8886
  • Arboladia: %20
  • Besteak: %19 (1993ko datuak)

Lur ureztatua: 1.080 kilometro karratua (1993ko datuak)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erresuma Batuko historia»

Eskozia eta Ingalaterra X. mendetik berezko erakundeak izan dira. Gales, 1284ko Rhuddlan Estatututik ingelesen kontrolpean, Ingalaterra erresumaren zati bat bihurtu zen 1536ko Batasun Aktari esker. 1707ko Batasun Akta eta gero, Ingalaterra eta Eskozia erresuma banatuak, 1603tik errege berbera izan ondoren, Britainia Handiko Erresuma Batuan behin betiko batasuna adostu zuten.

1800ko Act of Unionek (Batasun Aktaren ingeles izena) Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlandako Erresuma batu zituen. Azken hau 1169 eta 1691 urteen artean apurka-apurka britainiar kontrolpean erori zen, Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua osatzeko. Erabakia ez zen denon gustukoa izan, 1798ko Irlandar Batuen Matxinadaren porrota oraindik gogoan zutela. Batasuna finkatzeko aukera seguritate arazoen ondorioa izan zen, Napoleonen Armadaren inbasioaren beldur.

1922an, Anglo-irlandar Gerraren ostean, Anglo-irlandar Itunak Irlanda bitan zatitu zuen: Irlandako Estatu Askea eta Ipar Irlanda, azken hau Erresuma Batuko behin betiko zati bihurtua. Akordioa adostu zenean, Ipar Irlandak, Ulsterko irlandar herrialdearen bederatzi konderritik seik, berehala Estatu Askea utzi eta Erresuma Batuan geratzea erabaki zuen. Horrexegatik, 1927an Erresuma Batua izena aldatu zuten eta geroztik Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua izena hartu zuen.

1952ko otsailaren 6an Elizabeth II.ak erregetza hartu zuen.

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erresuma Batuko politika»

Erresuma Batua 'common law'-en oinarritutako monarkia parlamentarioa den arren, ez dauka konstituzio bat idatzirik. Bere funtsezko printzipioak Magna Carta-n eta gobernuko instituzioenetan oinarrituta daude, hau da, Koroa bera, Ministroen kabinetea, Kontseilu Pribatua eta Parlamentua.

Britainiar erregea Estatuburua eta Ingalaterrako Elizaren burua da. Gainera, formalki, Lehen Ministroa eta Gobernua hautatzen ditu, hauteskunde demokratikoak direla medio. Botere betearazlea ministroek osatzen dute, Lehen Ministroak (Prime Minister) zuzenduta. Gobernatzeko Komunen Gela (House of Commons) -ren gehiengo euskarria behar du.Horrela, gehiengoa duen partiduak gobernua osatzen du eta Lehen Ministroa gehiengoa duen alderdien liderra da.Gero, Lehen Ministroak, erregeren hautaketa dela medio, bere ministroak aukeratzen ditu. Britainiar sistema, nahiz eta alderdianitza izan, de facto, alderdibitasun bihurtu da: Alderdi Kontserbadorea edo Tory eta Alderdi Laborista edo Labour Lehen Mundu Gerratik bizitza politikoan nagusiak izan dira eta. 2010eko auteskundeetan joera aldatu egin da Liberal Demokraten koalizioa behar izan baitute Kontserbadoreek boterea berreskuratzeko. Gaur egun, britainiar bizitza politikoan bi auzi nagusiak daude. Lehenengoa, Britainia Handiaren papera Europar Batasunaren barruan. Britainiar euroeszeptizismoa oso hedatua da eta gehiengoak ez du begiko nazioz gaindiko erakundeei subiranotasuna ematea, hau nabaritzen da Schengen espazioan eta moneta-batasunean. Bigarrena, gobernuen politika ekonomiko-soziala da. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, alderdi politikoek Welfare State edo Ongizate Estatua adostu zuten, heroiek (gudan borrokatu zuten soldaduek) merezi zuten herriaren ideiapean. Baina, esku-hartze eta nazionalizatzaile programak apurka-apurka maila ekonomiko eta geopolitiko itzelen galera baino ez zuen lortu. Prozesu honek bere horretan jarraitu zuen Margaret Thatcher gobernura heldu zen arte. Honek herriarentzat oso latzak ziren politika neoliberalak hartu zituen. Tony Blairren gobernu laboristak ezkerretik politika liberal eta atlantista jarraitu zuen.

Map of the administrative geography of the United Kingdom.png

Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland, ingelesez) hiriburua Londres (14.945.000 hab.) da. Herrialdea lau zati edo herritan banatuta dago: Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda. Estatuaren hiriburua Ingalaterrarena da. Beste herrien hiriburuak Edinburgh, Cardiff eta Belfast dira hurrenez hurren. Herrialde bakoitzak zenbait autonomia ere badauka.

Banaketa adminsitratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erresuma Batuaren banaketa administratiboa»

Erresuma Batuaren banaketa administratiboa konplexua, anitza eta nahasgarria izan daiteke. Erresuma Batua, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako lurraldeek osatzen dute, munduak zehar dituen hainbat dependentziekin batera.

Lurralde bakoitzak bere banaketa administratibo propioa du, beraz, ez dago administrazio-unitate amankomunik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011eko erroldaren arabera Erresuma Batuak 63.181.775 biztanletako opulazioa dauka eta honek Europar Batasuneko hirugarren herrialde populatuena egiten du. Hauetatik 53 milioi Ingalaterran bizi dira eta ondorioz Ingalaterra da munduan dentsitate handiena duen herrialdea, 420 biztanle kilometro koadroko.

Banaketa etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiarren gehiengoa XI mendearen aurretik jadanik bazeuden herrietatik dator, hala nola, zeltiarrak, erromatarrak, anglo-saxoiak, norvegiarrak eta normandiarrak. 2006an egindako ikerketa batek erakutsi zuen populazioaren erdiak germaniarren Y kromosomak dituztela. Bestetik gaur egungo britainiarren %75aren jatorri genetikoa duela 6.200 urte iritsi ziren herrietatik datozela eta euskaldunekin arbaso komunak dituzten ikerketak ere badira.

XVIII mendetik aurrera inmigrazio handia izan du Erresuma Batuak, hala esklabu trafikoaren ondorioz, nola Britainiar Inperiotik metropolira etorri zirenen ondorioz. 1948tik aurrera Afrika, Karibe tea Asia hegoaldetik jende andana iritsi zen uharteetara. Hauek dira etnia ugarienak:

  • Britainiarrak: 54.153.898
  • Indiarrak: 1.053.411
  • Karibear beltzak: 1.148.738
  • Pakistandarrak: 747.285
  • Bangla Deshtarrak: 283.063
  • Txinatarrak: 247.403

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko hizkuntzarik hedatuena eta garrantzitsuena den ingelesarekin elkarbizi behar dute beste hizkuntza britainiar batzuk, gutxituak direnak: galesa (Galesen), eskoziera eta Eskoziako gaelera (Eskozian), irlandera eta Ulsterko eskoziera (Ipar Irlandan), manxera (Man uhartean) eta kornubiera (Kornuallesen). Eskoziera eta Ulsterko eskoziera izan ezik, guztiak zelta hizkuntzak dira.

Aurrez aipaturiko inmigrazioaren eraginez mundu zabaleko hainbat hizkuntza ere hitzegiten dira. Biztanleen %2.7ak Asia hegoaldeko hizkuntzak erabiltzen ditu. Poloniera ere oso zabalduta dago, 546.000 hiztunekin Ingalaterrako bigarren hizkuntza erabiliena da.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren gehiengoa kristaua da, baina beste erlijio asko ere badira. Hona hemen ehunekoak:

  • Kristautasuna (%71.6)
  • Islama (%2.8)
  • Hinduismoa (%1.0)
  • Sikhismoa (%0.6)
  • Judaismoa (%0.5)
  • Budismoa (%0.3)

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Hiria Populazioa Herrialdea
1 Londres 8.538.689 Ingalaterra
2 Birmingham 1.092.330 Ingalaterra
3 Leeds 751.485 Ingalaterra
4 Glasgow 589.900 Eskozia
5 Sheffield 552.698 Ingalaterra
6 Bradford 522.452 Ingalaterra
7 Manchester 503.127 Ingalaterra
8 Edinburgh 468.720 Eskozia
9 Liverpool 466.415 Ingalaterra
10 Bristol 428.234 Ingalaterra
11 Cardiff 346.090 Gales
12 Belfast 333.871 Ipar Irlanda

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua munduko herrialde nagusietariko bat da merkataritzan eta industrian. Haren barne produktu gordina (BPG) munduko bosgarrena zen 2006an (aurretik zituen Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania eta Txina). 2006an Erresuma Batuko BPGa 2,37 bilioi dolar izan zen, hau da, 41.777 dolar per capita.

Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan eta apurka-apurka koloniak galtzen ari zela, herrialdeak behin indartsu izandako bere ekonomiaren sustapenari ekin zion bi harreman sendotuaz: alde batetik, Europar Batasunean parte hartzen, eta bestetik Estatu Batuekin zeuzkaten harreman komertzialak sendotuz. Elkartasun hauei esker, XX. mendearen bigarren zatian zehar eta XXI. mendearen hasieran garapena iraunkor eta sendo mantendu du.

Herrialde garatu guztiak bezala, Erresuma Batuko arazo nagusiak soldata altuak eta manufaktura eta industria astunean berriak diren herrialdeen lehia, batez ere Txina, Taiwan, India eta Hego Korea, dira.

Nekazaritza BPGaren %1a baino ez da eta nahikoa mekanizatuta dago. Industria arloan, aktibitate nagusiak makineria, garraio-materiala (ibilgailuak, trenbideak, aeronautika) eta produktu kimikoak dira. Meatzaritzan antzinako Yorkshire, Gales, Eskozia eta Lancashireko ikatz meategiek zentral termikoei behar duten energia eman diote. 1970an Ipar Itsasoan aurkitutako petrolioari esker Europako bigarren ekoizlea bihurtu zen Norvegiaren atzetik, nahiz eta gaur egun petrolio hori agortzen ari den. Hirugarren sektorea da herrialdeko BPGaren zati handiena, batez ere Londongo City-an dauden Burtsa, finantza-zerbitzuak eta Aseguru-etxeak.

Nahiz eta Europar Batasunaren kide izan, britainiar euroeszeptizismoak eurogunetik at mantentzen du. Hori dela eta, Erresuma Batuko dirua libera esterlina da.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia luzea dauka Erresuma Batuko literaturak eta mundu mailan erreferentziazko idazle bihurtu diren idazle eta antzerkigile askoren jaioterria izan da. Ezagunenak honako hauek dira:

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika klasikoaren konposatzaile asko izan bazituen ere Erresuma Batua musika modernoarekin oso loturik dago eta estilo ugari sortu izan dira bertan, gerora mundu osoan zabaldu direnak, hala popa, rocka, punka edo heavya. Azken 50 urtetan oso ezagunak izan diren musikari eta taldeen zerrenda da honako hau:

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari eta aktore bikainak eman ditu Erresuma batuak.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol gehienen jatorria Erresuma Batuan dago edo bertan izan dute garapena, hala nola, futbola, rugbya, golfa, cricketa, tenisa. Gehienen kasuan XIX mendean ezarri ziren arauak eta orduan sortu ziren lehenengo txapelketak.

Futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolari dagokionez munduko liga indartsuenetakoa da Premier Leaguea, eta Erresuma Batuen jarraitzaile gehien dituen kirola da. 1992an eratu zen arren, Ingalaterrako liga 1889an abiatu zen, baina Kopa 1872tik aurrera jokatzen da. Ondoren etorri ziren Eskoziako Liga (1891) eta Kopa (1873), Galesko Kopa (1878) eta Irlandako Liga (1890) eta Kopa (1881), gaur egun Ipar Irlandako taldeek jokatzen dutena. Talde ezagunenak Manchester United, Liverpool, Arsenal eta Eskozian Celtic Glasgow eta Glasgow Rangers dira.

Errugbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errugbiak ere zaletu asko ditu, Erresuma Batuen jarraitzaile gehien dituen bigarrena da, batez ere urtero jokatzen den Sei Nazioen Txapelketak. 1883an hasi zen jokatzen eta Ingalaterra (27) eta Gales (26) dira garaipen gehien dituzten selekzioak. Aipatzekoa da Irlandako errugbi selekzioak Irlanda eta Ipar Irlandako jokalariak dituela.

Tenisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis modernoa 1860 hamarkadan sortu zen Birminghamen eta Wimbledongo txapelketa da munduko zaharrena, 1877an abiatu baitzen.

Golfa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozian asmatu zen golfa eta bertako zelaiek prestigio handia dute. Denetan aipagarriena St Andrewsko Old Course da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erresuma Batua Aldatu lotura Wikidatan