Erresuma Batuko gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gosari britainiar arrunt bat, osagai guztiekin.

Erresuma Batuko gastronomiaren berezitasunak agerikoak dira, batezere, asiako zein europako kultura ezberdinekin kontaktu handia izan duen herrialde bat delako eta gainera, indiar zein txinatar sukaldaritzaren eragin nabarmena jasan duelako. Aipatzekoa da, ez duela esandako kulturen eragina errezetetan bakarrik pairatu, errezeta edo plater hauek egiteko unean erabiltzen diren osagaietan ekarpen handiak egin dituzte atzerriko sukaldatzeko era horiek. Hala ere, Erresuma Batuaren errezetarik tradizionalenek jatorri oso zaharra dute, hala nola, ogiaren eta gaztaren lanketak, haragi egosiek, itsasoan edo erreketan arrantzatutako arrainen sukaldatzeak, etab. Plater guzti horiei atzerriko herrialdeetan jatorria duten espeziak gehitzen zaizkie, adibidez, Indiako belarrak, Bangladeshko landareak eta Thailandiako hainbat espezia. Britainiarrek askotan miretsi izan dituzten frantziar eta italiar sukaldaritzak, horregatik, bertako hainbat plater hauengandik kopiatuak izan dira.

Fish and chips (arraina eta patata frijituak), Erresuma Batuko platerik ezagunenetako bat

Bitxikeri gisa, Erresuma Batuko gastronomia izan da lehena "janari lasterra" (fast food) deituriko bere dietara gehitzen, herrialde honetako hiri handi gehienetan erraz aurkitu daitezke mota honetako janaria ematen duten postu edo guneak.

Herrialde honetako plater tradizional aipagarrienak hurrengoak dira: Sunday roast (arkume, rosbif edo oilasko errea), babarruank tomatearekin (baked beans), Welsh rarebit (tostada baten gainean urtutako gazta) eta bacon-a. Pub gehienek mota honetako platerak zerbitzatzen dituzte. Beste plater tradizional bat menta-saltxadun arkume errea da. Bestalde, Eskozian haggis-a da plater nagusienetako bat, oloarekin eta arkumearekin prestatutako odolki bat da, normalean, lekale edo barazkiek osatzen dute platera.

Gosarietan eta "brunch"-etan (breakfast eta lunch hitzeko osaturiko hizkia, gosari berantiarra edo hamaiketako goiztiarra esan nahi du, gehienetan jaiegunetan egiten dira), porridge-a (oloarekin egindako morokilak), kedgeree-a (keztutako arraina, arroz egosia, arrautz nahaskia...) eta gosari ingelesa bezalako errezetek agintzen dute.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tearen ordua.

Erresuma Batuko sukaldaritza tradizionala ez da bereziki ezaguna espeziak janarietara gehitzeagatik. Hala ere, gaur egungo bertako sukaldaritzak askotan gehitzen ditu mota honetako osagaiak, indiar gastronomiarekin izan duen harremanari esker. Barazkiak egosita aurkeztu ohi dira bertako jakietan. Arrunta izaten da oloa bezalako zerealak bertako plateretan aurkitzea, betiere, haragiak, arrainak edo ilarrak bezalako jakien ondoan.

Arrainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraiak kostaldetik hurbil dauden guneetan kontsumitzen dira. Hala. Eskozian erraz topatu daitezke izokinarekin egindako plater ezberdinak. Galesen aldiz, Sewin-a edo izokin itxurako amorraia bezalako platerkadak jaten dira. Jellied eels-a oinarri hartuta egiten diren errezetak ere ugariak dira.

Gaztak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko izendapena lortu duten gazta ingelesak ez dira gutxi.

Sunday roast, roast beef-aren xerrekin (erreak), patatekin, barazkiekin eta Yorkshire pudding-arekin egina.

Enpanadak eta pastelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yorkshire pudding-a, roast beef-aren osagarria dena, nazio-platera bezala hartzen da. Haragiarekin edo barazkiekin egindako enpanaden adibide bat nahi badugu, shepherd’s pie izenekoarengana baino ez dugu jo behar, haragi txikituarekin egindako pastel bat da, tipulak, barazkiek eta gainetik patatekin egindako zopa batek osatzen duena. Steak and kidney pie izeneko gehigarri bat ere badu, mota ezberdineko behi haragiarekin eta giltzurrunekin egindako pastela.

Postreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuko sukaldaritza ez da atzean gelditzen postreen arloan, besteak beste, sagar-tartak, bananazko muffins-ak (kanela eta guzti), summer pudding-a (baiak natarekin) edo custard-a (natilak) ikus ditzakegu. Kornuailesko pasties-ak eta crumbles-ak ere sukaldaritza britainiarraren parte dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]